Egungoak

Ibaizabal Komikia: irakurzaletasuna eta irakurketa autonomoa sustatzeko nobedadea

Ibaizabal Komikia: irakurzaletasuna eta irakurketa autonomoa sustatzeko nobedadea

Ibaizabalek irakurzaletasuna eta irakurketa autonomoa bultzatzeko apustu sendoa egin du. Horren erakusgarri dira umorez, irudimenez eta abenturaz betetako bi bilduma nobedadeak: Aurora eta orkoa eta Tripontzi katua, txikienak liluratzeko prest.

Ibaizabal komikia
Literatura 5 Azaroa 2026

Gaztetxoen artean irakurzaletasuna modu dibertigarri, fresko eta erakargarrian sustatzeko tresna paregabea da komikia. 6-8 urtetik aurrerako adin-tartean, irakurketa autonomoan sakontzeko eta irakurtzeko ohitura finkatzeko baliabide bikaina da. Formatu grafikoari esker, ilustrazioaren eta testuaren arteko uztarketak narrazioaren ulermena errazten du, erritmo arina eskaintzen du eta irudimena nahiz pentsamendu kritikoa pizten ditu; eta, hala, irakurketaren gozamena biderkatzen du. Hori dela eta, Ibaizabal argitaletxeak produktu-lerro berria plazaratu du: IBAIZABAL KOMIKIA.
Nobedade honek abenturaz, umorez eta balioz betetako istorio freskoak dakartza, adin horretako irakurleak lehen orrialdetik harrapatzeko asmoz sortuak.

Dagoeneko, irailean argitaratutako bi bilduma ditugu irakurleen gozagarri:

Aurora eta orkoa bilduma
Eguneroko bizitza eta fantasia uztartzen dira irudimenez gainezka egiten duen komiki honetan. Lehenengo liburuan, Ikasle berria izenekoan, orko gazte bat Auroraren ikastetxera etorri da. Antza, neska da hura «mutiko» bitxia dela konturatu den bakarra: arratoiak jaten ditu, autoetan kaka egiten du eta beti elfoak txikitzeaz hitz egiten du. Bi munduren arteko talka dibertigarria da! Bideojokoen munduari eta umore surrealistari keinu eginez, irakurle autonomo bihurtzeko bidean diren haurrentzako proposamen ezin hobea da, testu osoa letra larrietan idatzita baitago.
 

Aurora komikia
logo_expandable

Tripontzi katua bilduma
Nortasun handiko katu bat etxe lasai baten bila dabil. Lehen liburukian, Tripontziren etxe berria izenekoan, Tripontzi nekatuta dago kalean bizitzeaz (bertan euria egiten duelako eta ondo jaten ez delako), eta bizitoki egoki bat aurkitzea erabakiko du. Erronka nagusia bizikide onak aurkitzea da. Patxo, Miren eta haien bi seme-alabak, Laida eta Bittor, aurki daitezkeen onenetakoak dira, baina elkarrekin bizitzen hastea ez da lan erraza izango.
 

komikia
logo_expandable

Nobedade hauek guztiak eta komikien abentura harrigarriak datorren abenduan, 4tik 8ra bitartean egingo den Durangoko Azokan aurkitu ahal izango dituzue gure erakusmahaian.

Zatozte istorio fresko hauek ezagutzera eta jarrai dezagun elkarrekin Irakurriz bizi!