Egungoak
Udaberri koloretsua Ibaizabalen: ezagutu gure nobedadeak!
Udaberri koloretsua Ibaizabalen: ezagutu gure nobedadeak!
Udaberriarekin batera, eguzki izpiekin eta loreen loratzearekin batera, Ibaizabalera istorio berriz beteriko haize freskoa iritsi da.
Gure apalak kolorez eta magiaz bete ditugu, etxeko txikienek (eta ez hain txikiek!) irudimenarekin hegan egin dezaten. Aste Santuko oporrak gainean ditugu, eta zer plan hoberik familian gozatzea baino? Ondoren proposatuko ditugun liburuak konpainiarik onena dira oporretarako: etxean goxo-goxo egoteko; parkera, hondartzara edo mendira eramateko; eta noski, lo egin aurretik elkarrekin irakurtzeko.
Txikienentzako jolas liburuak (6 hilabetetik aurrera)
- Haur Jolasak bilduma: Nire eguzkitxoa eta Nire loretxoa. Ispiluak, zirrikituak eta azal hegalak dituzte zentzumenak estimulatzeko eta garapen motorra indartzeko.
Emozioak eta baloreak (3 urtetik aurrera)
- Frutak eta barazkiak bilduma: Piper amorratua, Kiwi iletsua, Madari harroputza eta Kalabaza beldurtia... A ze kuadrilla! Eguneroko emozioak eta beldurrak modu dibertigarrian lantzeko ipuinak, letra larriz idatziak.
Abentura, magia eta ezagutza (5-10 urte)
- Sherlock Shator bilduma: Sherlock Shator eta umore txarreko basurdea. Kasu berri bat detektibe ospetsuarentzat! Letra lotuaz idatzia dago eta piktogramak ditu, irakurketa errazteko.
- Kuku miku bilduma: Kuku miku basoan! Zortzi pop-up zoragarri dituen kartoizko liburua basoko animaliak ezagutzeko.
- Maindi Maitagarri bilduma: Itzelezko sekretua. Adiskidetasunaren botereari buruzko abentura magikoa.
- Warren XIII.a bilduma: Warren XIII.a eta hamahiru urteen madarikazioa. Trilogiaren amaiera zirraragarria pirata eta igarkizun artean.
- Album ikusgarria: Roboten liburu ikusgarria. Pop-up eta pieza mugikorrekin roboten mundu miragarria ezagutzeko.
Haurrek irakurketarekin ondo pasatzea nahi dugu, orrialde bakoitzean ezusteko bat aurkituz.
Hartu liburu bat, bilatu txoko goxo bat eta... Irakurriz bizi!
Lotutako albisteak
Gehien irakurrita