Egungoak

Ibaizabal 2026ko Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura azokan

Ibaizabal 2026ko Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura azokan

Ikusi Mikusi 2026ko urriaren 9an eta 10ean ospatuko da Saran "Biziki goxatu, osoki maitatu" lelopean.

Ikusi migusi
Literatura 5 Urria 2026

2026ko urriaren 9an eta 10ean, SARAko herriak ateak zabalduko dizkio Ikusi Mikusi izeneko Haur eta Gazte Literatura jaialdiari.

Haur eta Gazte Literatura eta euskara plazara jalgi nahian, hainbat esparrutara dago zuzenduta; hilan 9a (ostirala) eskolen eguna izango da, eta 10ean (larunbata) familien eguna.

Azokarako sarrera doakoa da, eta ikuskizun eta tailer programazio aberatsa izango da, adinka antolatua.

Liburu, idazle, ilustratzaile eta artista berriak ezagutzeko aukera aparta izango duzue, album ilustratu eta liburu artean, jaialdi giro atsegin eta dibertigarrian disfrutatzeko.

Ibaizabal argitaletxeko hainbat album eta liburu topatuko dituzue Ikusi Mikusi azokara gerturatzen zaretenok. Irakurriz bizi eta gozatu!
 

Ikusi