Egungoak
Zubiak eraikitzen: “Zedro Handia”, kultura eta elkarbizitza ardatz dituen liburu ilustratu berria
Zubiak eraikitzen: “Zedro Handia”, kultura eta elkarbizitza ardatz dituen liburu ilustratu berria
Lehen irakurleentzako gure Zirimiri bildumak istorio sentikor berri bat jaso du: Pello Añorga idazleak eta June San Sebastian marrazkilariak elkarbizitzaren eta eskuzabaltasunaren balioa modu goxoan hurbiltzen digute.
Ibaizabal argitaletxearen Haur eta Gazte Literaturako udaberriko nobedadeen artean, Zedro Handia liburu ilustratua aurki dezakegu. Lan berri hau 7 urtetik aurrerako haurrentzat pentsatutako Zirimiri bildumaren barruan dator eta gaur egungo gizartean hain beharrezkoak diren giza balioak lantzen ditu, irakurle gazteentzat oso hurbilekoa den hizkuntza batean.
Kontakizun honek hausnarketarako bide ematen du: migratzaile mordo bat iritsi da Zedro Handira, gerratik ihesi. Haien hizkuntzak, janzkerak eta ohiturak bertakoen aldean oso desberdinak direnez, hasieran liskarrak eta mesfidantzak sortuko dira. Egoera honen aurrean, nola nagusiek hala haurrek aurre egiten jakin beharko dute, elkarbizitza baitago jokoan.
Irakasleentzako eta familientzako altxorra
Pello Añorga idazlearen testu zainduari eta June San Sebastian marrazkilariak sortutako irudi koloretsuei esker, liburu honek enpatiaren, tolerantziaren eta kulturartekotasunaren garrantzia erakusten digu. Elkarbizitza ez baita beti erraza, eta garrantzitsua da txikitatik eskuzabalak izatea eta elkar ulertzeko jarrera izatea.
Eskolan zein etxean irakurketa partekatua sustatzeko material bikaina da. Istorio hunkigarri honek erakusten digu bakoitzak baduela bere inguruko mundua hobetzeko eta norabidea aldatzeko indarra. Liburua formatu oso praktikoan argitaratu da (rustika, 24 orrialde), lehen irakurleek modu autonomoan gozatu dezaten.
Eman iezaiozu bizitza istorio honi eta zabaldu begirada txikienekin batera, gaur, Kultura Aniztasunaren aldeko Munduko Egunean!
Irakurriz bizi!
Lotutako albisteak
Gehien irakurrita