Egungoak
Ibaizabal beste urte batez Durangoko Azokan, literaturaz, mitologiaz eta abenturaz blai!
Ibaizabal beste urte batez Durangoko Azokan, literaturaz, mitologiaz eta abenturaz blai!
Abenduaren 4tik 8ra Haur eta Gazte Literatura protagonista izango da Durangoko Azokan, Ibaizabalen eskutik: 42 nobedade, euskal mitologia, komikiak, abenturak eta idazleen sinadura-saioak zain izango dituzu.
Ibaizabal argitaletxean 1990etik parte hartzen dugu Durangoko Azokan, eta, ohikoa den moduan, urtean zehar argitaratutako Haur eta Gazte Literaturako nobedadeekin joango gara aurten ere. Aurtengo 61. edizioan, Artekaleko 01-08 standetan topatuko gaituzu, abenduaren 4tik 8ra.
Aurten literaturako 42 nobedade argitaratu ditugu, askotariko pertsonaia eta bilduma berriekin: fruta eta barazki xelebreak, robot harrigarriak, dortoka ausartak, detektibe trebeak, maitagarri bihurriak, munstroak, nortasun handiko katuak, orkoak eta euskal mitologiako izaki magikoak. Gainera, bilduma berriak ere estreinatu ditugu aurten; besteak beste, Ibaizabal Komikia zigiluko abenturak eta Mitoka euskal mitologiako ipuin-bilduma.
Ezagutu nahi dituzu aurtengo pertsonaia erakargarri horietako batzuk?
Xele eta Xuri abenturazale amorratuak dira, bidaiari bizkorrak eta ausartak. Xuri beti hegan dabil batetik bestera, Xeleren laguntzari esker; baina Xelek ere hegan egin nahiko luke, Xurik bezala eta Xurirekin batera. Lortuko ote du? Antton Kazabonek idatzitako eta Jokin Mitxelenak ilustratutako Xele eta Xuri, bi lagun bidaiari liburuan jakingo duzu.
Gaua heltzean, berriz, Adele eta Pox lotara joango dira, baina ohean sartu bezain laster zarata bitxiak entzungo dituzte. Nondik ote datoz soinu horiek? Nork egiten ditu? Yolanda Larreateguik sortutako Basoko banda ipuin errimadun jostagarrian, gaueko hotsekin jolastu eta beldurrei barre egingo diegu.
Eta magiaz eta kondairez gozatu nahi baduzu, ezin duzu galdu Mitoka bilduma berria, Yolanda Larreateguik idatzia eta June San Sebastianek ilustratua. Mari, Galtzagorriak eta Laminak izenburuen bidez, gure mitologiako izaki eta istorio zaharrenetan murgilduko zara, naturaz, jakituriaz eta zirraraz betetako bidaian.
Album, komiki eta liburu-bilduma horiek guztiak ezagutzeaz gain, azokan abentura eder horien idazleekin aurrez aurre egoteko aukera ere izango duzu, gure standean liburuak sinatzen arituko baitira:
• Antton Kazabon: larunbatean, abenduaren 5ean, goizez.
• Yolanda Larreategui: larunbatean, abenduaren 5ean, arratsaldez, eta igandean, abenduaren 6an, goizez.
Ibaizabalekin, «Irakurriz bizi!» Durangoko Azokan.
Lotutako albisteak
Gehien irakurrita