Egungoak
Udazkena iritsi da abentura ederren usainarekin batera
Udazkena iritsi da abentura ederren usainarekin batera
Iritsi dira txikienentzako eta gazteentzako udazkeneko nobedadeak, pertsonaia maitagarriz eta abentura gozoz beteak.

Gaztaina erreak usaintzea, basoko zuhaitzen hostoen kolore bizia sentitzea, otso basati bat Gabonetako oparien bila topatzea, iratxoekin ezkutaketan jolastea... dena da posible ipuinetan. Horra hor gure liburu sorta berria!
Haurrentzako albumak eta txikienentzako bildumak
Soinuak ditu! bilduma
Erne belarriak! Hor kanpoan dauden animalien soinuak eta inguruan ditugun soinuei erreparatuko diete haurrek liburu berri honen bidez.
Animaliak parkean eta Animaliak gauean osatzen du soinuak dituen bilduma berri hau.
Liburuek pila bat daramate soinuak aktibatzeko.
Kuku-miku iratxoak!
Erdu, zatoz ezagutzera iratxo bihurri eta kukumarruak, pop-up liburu honekin deskubritzera eta jolastera.
Frutak eta barazkiak bilduma
Zertan dabiltza frutak eta barazkiak? Ipuin hauetako fruta eta barazkiek hainbat egoerari egin behar diete aurre beren egunerokoan, haurrek beren familian edota eskola ingurunean egiten dituen bezala.
Ezagutu Tomate lotsatia, Anana puntazorrotza, Tipula mainontzia eta Gerezi banaezinak.
Emozioz beteriko bilduma dibertigarria da hau, letra larriaz idatzia.

Ali, Eli, Oli lehian
Jolasten hasi orduko lehian hasten dira Ali eta Eli untxiak. Beti. Oraingoan, bizilagun ahateekin. Lur gainean untxiak dira nagusi, baina zer gertatuko da urmaelean? Han, Oli eta beste ahateak dabiltza pozik eta harro, baina untxiek ez dute busti nahi, eta zerbait asmatuko beharko dute lehian jarraitu ahal izateko.
Animalia samurrak dira ipuin honetako pertsonaiak, kolore ederrekin margotuta.

Josefina
Josefina beti behaketan dabil: lur arrasean, zerumugan, goian eta behean, urrun eta gertu, begiak zabal-zabalik eta lepoa luze, bakarrik edo lagunekin! Munduan hainbeste gauza miragarri dago ikusteko!
Josefina jirafarekin naturaz gozatuko duzu, eta atsedenaren eta behaketaren garrantzia erakutsiko dizu.
Ertz biribilak dituen kartoizko liburua.
Tigreren bidaia
Tigre galdu egin da basoan! Elaia esploratzaile txikiaren laguntzarekin, habitat ugari pasatuko dituzte globoan, haren etxea, jungla, eta ama topatzeko. Egin zuk ere munduan zeharreko bidaia hau haiekin batera!
Azal hegalak eta ukitzeko testura ugari ditu. Ukitzeko, sentitzeko eta jolasteko liburua!
Aiza, basoko hosto txikia
Haritz handi-handi baten adar hostotsuetan, gurasoekin batera, Aiza izeneko hosto neskatila bat bizi da. Negua datorrenean, basoko bizimodua aldatu eta babes bila abiatzeko unea iritsiko da. Baina Aiza oso zoriontsu da zuhaitzean, eta gurasoek ere alde egindakoan Aizak ez du joan nahi.
Istorio gozoa eta lasaigarria, aldaketak ilusioz eta ausardiaz bizitzera animatzen duena.
Eguberri on, otso basatia!
GRRR! Otso basatiari ez zaizkio Eguberriak gustatzen.
Zergatik ote? Bada, inoiz ere oparirik ekartzen ez diotelako! Baina aurten hori guztiz aldatuko dela erabaki du, Ipar Polora joatea erabaki du, Bizarzuriren etxera, berea dena eskatzera.
Txotxongilo-liburua da hau, jolasteko eta ondo pasatzeko istorioak sortzen!
Gabonetako iratxoen herria
Gabonetako iratxoen herrian, etengabe elurra ari du. Kolore biziak dituzten etxeetan, epelean,
iratxo lanpetuak atsedenik gabe lanean ari dira.
Azal-hegalekin eta ia 2 metro luze den akordeoi liburu zoragarria, Gabonetan girotua!
Lehen irakurleentzat
Jakin-minez blai!
Jakin-min handieneko irakurleek irarkutzeko, ikusteko eta ikasteko pentsatuta dago bilduma berri hau. Informazio arina, argia eta ilustrazio askokoak dira Historiaurrea eta Zerua eta espazioa plazaratutako albumak.
Gizakiaren jatorriaren inguruko ibilbide zabala erakusten digu Historiaurrea albumak, eta Zerua eta espazioa albumarekin beste zenbait bitxikeri ikasiko ditugu: ortzadarra nola sortzen den edo espazioan nola jaten den.

Sherlock Shator bilduma
Sherlock Shator detektibea kasu batzuk argitzeaz arduratuko da, basoko animalien bizikidetasun baketsua eta lasaia eteten denean.
Ikerlari trebearen eskutik, irakurleek basoa eta bertako biztanleak ezagutuko dituzte, baita beren berezitasun eta ezaugarri batzuk ere.
Kasu bi honek ikertu behar ditu detektibeak bilduma berri honetan: Sherlock Shator eta hartzaren bahiketa eta Sherlock Shator eta suge ausarta.
Piktogramekin eta letra lotuz idatziak daude.
Argi ibili inguma lotiekin!
Asmatuko ote zenuke iratxo txiki bati fardela aldatzen? Munstro lerde jario bat garbitzen? Eta troll bati liburua irakurtzen? Hala bada, Mirari Museoko kide izan zaitezke Safira Sparksekin batera.
Safira Sparks eta munstro ehiztariak bildumaren 2. zenbakia da Safira ausartaren eta haren lagun munstroren abentura berria.
Maindik beste erronka handi bati egin beharko dio aurre, benetako MAITAGARRIA izan nahi badu Beldur festa ikaragarria abenturan. Gau Beltzaren jaian asko korapilatuko zaizkio bere egitekoak, gizalegez jokatzea zer den arrastorik ez duten izaki izugarrien aurka hasten denean.
Maindi Maitagarri bildumaren 3. zenbakia da liburu berri hau.
Urtebetetze zalapartatsua
Familiarekin ospatzen ari da Anartz bere urtebetetzea, eta opariak jaso ondoren hasi da zalaparta. Zergatik? Ba... irakurri eta jakingo duzu!
8 eta 10 urteko gaztetxoentzat
Pinkerton detektibea eta Karagan aztia
Karagan aztiak sekulako eta betiko bizitzeko edabe magikoa prestatu nahi du, mundua gobernatzeko. Gazteluko biltegian osagai guztiak aurkitu ditu, Maritxu Teilatukok ukitu gabeko esneko zazpi hortz izan ezik.
Karagan aztiak herriko umeen esne hortzak ostuko ditu, eta umeak oso kezkatuta Pinkerton detektibearengana joango dira laguntza eske.
Lortuko al du Pinkerton detektibeak Karagan aztiaren planak hankaz gora jartzea?
Sirena baten egunerokoa
Bai lasaia eta atsegina Senadi Lokartuko bizimodua!
Han, Atalanta itsas zaldiz ibiltzen da, botilako mezuak biltzen ditu, lagunak bisitatzen ditu, hondartzan ibiltzen da eta bere egunerokoan idazten du.
Baina egun lasaiak betiko honda daitezke Bibotetxo eta Zerratxo sustatzaileen erruz.
Murgil zaitez Atalanta Scrimshaw sirena ausartaren munduan.
Zuri beltzez marraztutako ilustrazio ederrekin trilogiaren 1. zenbakia da hau.
Warren XIII.a eta baso marmartiak
Urratsez urrats, Warrenen hotel ibiltariak ospe handia lortu du. Bere ostalariekin herrialde harrigarrietara bidaiatzen du, baina egun batean lurrera eroriko da baso inguruetan.
Abenturaz, misterioz, kode sekretuz eta igarkizunez betetako Warren XIII.a trilogiaren 2. zenbakia.
Udazkenaren babesean irakurriz bizi!
Lotutako albisteak
Gehien irakurrita