Egungoak

Magiaz eta dibertsioz betetako liburuak Gau Beltz mundiala pasatzeko

Magiaz eta dibertsioz betetako liburuak Gau Beltz mundiala pasatzeko

Ezagutu Gau Beltza ospatzeko aukeratu ditugun haur eta gazteentzako liburuak. Prestatu kalabazak, mozorroak, eta gozatu beldurra baino gehiago barre eginaraziko dizuten izakiekin.

Img_principal_Monstruitos
Literatura 23 Urria 2025

Gau Beltza misterio, umore eta fantasia uztartzen dituzten irakurketekin gozatzeko une ezin hobea da. Amaraun, mamu eta banpiroen artean, etxeko txikien eta gazteen gozamenerako izenburu sorta bat prestatu dugu. Liburuok barre egitera, partekatzera eta, batez ere, ikaratu gabe irakurtzera gonbidatzen gaituzte.

Gabon, munstrotxook! (0-3 urte)
Liburu samur honek umeak Gau Beltza eskeletoarekin, mamuarekin eta Frankenstein txikiarekin batera bizitzera gonbidatzen ditu. Kalabaza eta katu beltzen artean, gozoki edo ziria jolasean ibiliko dira eta barre artean ezkutatuko dira loak hartu arte. Azal-hegalekin, haurrek munstrotxoak lo egin aurretik atseden hartzen dutela ikusiko dute. Ipuin tarteaz gozatzeko proposamen kuttuna.

Munstroa al zara? (0-3 urte)
Liburu honetan oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago.
Edo hori esaten du behintzat! Eta zu... zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan!
Txikienentzako umorez idatzitako kontakizuna munstroen alderdi ezezaguna azaltzen diguna.

210437_Cub_GabonMunstrotxook_Ib_0
Munstroa al zara

Vlad, banpiro txikia (3-6 urte)
Banpiro maitagarri hau moda zaletu amorratua da, baina desberdina sentitzen da musu gorria duelako eta bere kapa atzean ezkutatzen saiatzen da.
Flavia Z. Dragok istorio gotikoa eta koloretsua oparitzen digu Vlad banpiroaren eskutik.
Umorez eta fintasunez, egileak geure burua onartzeko eta bereizgarri egiten gaituena balioesteko garrantzia jorratzen du Identitateari, autoestimuari eta adiskidetasunari buruzko albuma da hau.

Leila, sorgintxo aparta (3-6 urte)
Leila dena ongi egiten duen sorgintxoa da, gozogintzan izan ezik. Ahizpen eta erratza magikoaren laguntzarekin huts egitea ere dibertigarria dela ikasiko du. 
Flavia Z. Dragok estetika gotikoa eta samurtasuna uztartzen ditu ahaleginari, irmotasunari eta partekatzeko garrantziari buruzko istorio batean. Ilustrazioek helduak gonbidatzen dituzte haurrekin batera xarmaz beteriko irakurketa batez gozatzera.

201140_Cub_VladBanpiroTxikia_Ib_WEB_0
210631_Cub_LeilaSorgintxoAparta_Ib_0

Beldur festa ikaragarria (6-8 urte)
Javier Ruescas eta Andrés Quinzañosek abentura magiko eta zirraragarri batean murgiltzen gaituzte. Bildumako izenburu berri honetan, Maindik, maitagarri ikaslea, munstroen inbasio bat eragiten du Gau Beltzako festan. Mozorroen, sekretuen eta aztikeriaren artean, protagonistak adiskidetasunaren eta irudimenaren balioa ikasiko du. Erritmo bizikoa eta umore handikoa, ezin hobea da zirrara eta izaki fantastikoak gogoko dituzten lehen irakurleentzat.

Argi ibili inguma lotiekin! (6-8 urte)
Safira Sparks gazteak abentura ikaragarri bat biziko du Mirari Museoko laguntzaile gisa. Eztitxu adarbakarrarekin eta Jasper lagunarekin batera, liburutegiaren azpian ezkutatzen den mundu bateko izaki magikoak babestu beharko ditu. Komiki honek umorea, ekintza eta samurtasuna uztartzen ditu, enpatia eta desberdintasunaren onarpena sustatuz. Ilustrazio ugarirekin, ezin hobea da irakurle autonomoentzat.

218835_Cub_Malada_FiestaEspeluznante_Ib_fic_WEB
218407_Cub_SafiraSparks_Duendes_Ib_WEB

Warren XIII.a eta Begi Oroikuslea; Warren XIII.a eta baso marmartiak
(10-12 urte)
Estetika gotikoarekin eta misterio handiarekin, trilogia honek asmakizunak, magia eta abenturak uztartzen ditu. Warren, hotel enigmatiko baten oinordekoak, sekretuak argitu behar ditu sorginak, iruzurgileak eta basoko ahots misteriotsuei aurre egiten dien bitartean. Estilo biziz batez idatziak eta bi tintako ilustrazioekin lagunduta, liburu ezin hobeak dira suspensea eta erronka ezkutuak gustuko dituztenentzat.

Mamuak (10-12 urte)
Sébastien Perezek mundu osoko mamuen inguruko entziklopedia liluragarri bat sinatu du. Japoniatik Haitiraino, Isabella Mazzantiren ilustrazio finen laguntzaz, kondairak, tradizioak eta bitxikeriak biltzen ditu. Oparitzeko eta harritzen duten istorioak ezagutzeko liburu ezin hobea.
"Izaki miragarrien entziklopedia" bildumaren albuma da, irakurle gazteei kultura ezberdinak eta izaki miresgarriak hurbiltzen dizkiena Sorginak, Maitagarriak, Munstroak, Herensugeak eta Ogroak albumekin batera.

210068_Cub_WarrenXIIIa_BegiOroikulsea_Ib_WEB_0
210069_Cub_WarrenXIII_BasoMarmartiak_Ib_WEB_0
210150_Mamuak

Hautaketa honekin, Gau Beltza irakurketa partekatuaren ospakizun bihurtzen da. 
Banpiro, kalabaza, mamu eta erratza duten sorginen artean, haurrek jakingo dute leku sorginduak umorez eta samurtasunez beteta egon daitezkeela ere. Liburu hauekin istorio bakoitzaren magia mozorrotik haratago distira egiten du eta oroitzapenean ahaztu ezinezko sorginkeria bezala geratuko da.
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila zure herriko plazan!

Ibaizabal, irakurriz bizi!