Egungoak

Ibaizabal 2025eko Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura azokan

Ibaizabal 2025eko Ikusi Mikusi Haur eta Gazte Literatura azokan

Ikusi Mikusi 2025eko urriaren 10ean eta 11an ospatuko da Saran "Biziki goxatu, osoki maitatu" lelopean.

Noticia_ibaizabal
Literatura 26 Iraila 2025

2025eko urriaren 10ean eta 11an, Sarako herriak ateak zabalduko dizkio Ikusi Mikusi izeneko Haur eta Gazte Literatura jaialdiari.

Haur eta Gazte Literatura eta euskara plazara jalgi nahian, hainbat esparrutara dago zuzenduta; hilan 10a (ostirala) eskolen eta profesionalen eguna izango da, eta 11an (larunbata) familien eguna.

Azokarako sarrera doakoa da, eta ikuskizun eta tailer programazio aberatsa izango da, adinka antolatua.

Liburu, idazle, ilustratzaile eta artista berriak ezagutzeko aukera aparta izango duzue, album ilustratu eta liburu artean, jaialdi giro atsegin eta dibertigarrian disfrutatzeko. 

Ibaizabal argitaletxeko hainbat album eta liburu topatuko dituzue Ikusi Mikusi azokara gerturatzen zaretenok. Irakurriz bizi eta gozatu!

Ikusi Mikusi