Egungoak
Hizkuntza komunikaziorako konpententzia lantzeko koaderno berriak Ibaizabalen eskutik
Hizkuntza komunikaziorako konpententzia lantzeko koaderno berriak Ibaizabalen eskutik
Astiro eta eztiro: Lehen Hezkuntzarako koaderno ludikoak, erakargarriak eta berritzaileak.

Material baliotsuak eskaini nahi ditugu, ikasgelan hizkuntza komunikaziorako konpetentzia lantzeko garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dituztenak. Horretarako, proposamen hauek aurkezten dizkizuegu:

ERRAZ IRAKURRI
Koaderno hauek irakurtzen ikasteko prozesuan eta irakurketa pizten zein indartzen lagundu nahi die haurrei. Ba al dago irakurtzeak baino motibazio handiagoa sortzen duen ezer?
Irakurtzen ikasten ari diren haur guztientzat dira. Bai eta hainbat arrazoigatik irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere: ohitura falta dutelako, desgaitasun edo nahasmenen bat dutelako edo euskara beren ohiko hizkuntza ez delako...
Koaderno bakoitza irakurtzeko hainbat pasartez osatuta dago, ipuin, marrazki eta jardueren bidez lantzeko.
Euskadiko Irakurketa Erraza Elkartearen kolaborazioarekin sortutako koadernoak dira.
TXIRI-TXIRI IRAKURRI ETA ULERTU
6 koaderno hauek ikasleak irakurketan eta ulermenean mailaz maila trebatzea dute helburu. Koaderno bakoitza 9 ataletan dago antolatuta, eta, bloke horietan, irakurtzeko eta ulertzeko estrategiak eta teknikak garatuko dituzte ikasleek.
Nola egingo da prozesu hori?
- Hurbileko egoeretatik abiatuz.
- Irakurketa pausatua eta hausnartua eginez.
- Askotariko testuak irakurriz.
- Pentsamendu kritikoa erabiliz.
- Ulermenerako estrategiak eskuratuz.
- Norberaren prozesuaz jabetuz.
TENTUZ ORTOGRAFIA
6 koaderno hauek ortografia arauak ikasteko eta ikasleei beren lan idatzietan zailtasun ortografikoak gainditzen laguntzeko xedea dute.
Hauek dira koadernoen gako batzuk:
- Ortografia arauak testuinguruan modu praktikoan txertatzea.
- Askotariko testuak irakurri, eta zailtasun ortografikoak gainditzea.
- Estimulu bisualei esker hitzen grafiak finkatzea, ikaskuntza esanguratsua sustatuz.
- Gaitasun kognitiboak garatzea, hala nola arreta, memoria eta pertzepzioa.
TTAK-TTAK IDAZKETA SORTZAILEA
6 koaderno hauek sormena bultzatu nahi dute, idazteko jarduera ludikoen, teknikoen eta estilistikoen bidez. Egoera errealak eta fantasiazkoak proposatzen dira, orrialdez orrialde.
Hauek dira koadernoen gako batzuk:
- Pentsamendu dibergentea sustatzea.
- Hizkuntzarekin jolastea, hitzak eta ideiak berreraikiz.
- Idatzizko adierazpena lantzeko trebetasunak garatzea.
- Pentsamendu kritikoa bultzatzea.
- Konfiantza eta norberaren adierazpena indartzea.
Ikasi irakurtzen, gozatu idazketaz, jolastu ortografiarekin eta zukutu sormena astiro eta eztiro.
Noticias relacionadas
Lo más leído