Erraz irakurri

Image
Ib_Lectura_Facil_

Material osagarria. Lehen Hezkuntza

Koaderno bilduma hau irakurtzen ikasten ari diren haur guztientzat da. Baita irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere: ohitura falta dutelako, desgaitasun edo nahasmen bat dutelako edo euskara bere ohiko hizkuntza ez delako.

 

Zer eskaintzen dute?

  • Koadernoetan, IRAKURKETA ERRAZA (IE) formatuari jarraitzen zaio. Horretarako, hizkuntza, edukia eta forma arreta handiz zaindu dira.

  • Koaderno bakoitzean, haur bat da protagonista, eta hari buruzko istorioak hainbat pasartetan kontatzen dira, marrazkiez lagunduta.

  • Pasarteen eta jardueren bidez, hainbat gai lantzen dira: emozioak, euskal gaiak, gatazkak bideratzea, gaitasunak… 

  • Hizkuntza konpetentziei dagokienez, hauek jorratzen dira: irakurketa eta ulermena, hiztegia, ahozko adierazpena, sormena…

  • Irakurgaiak edonon eta edonoiz irakur daitezke: ikasgelan, etxean, parkean, liburutegian…

Astiro eta eztiro, irakurri erraz, eta gozatu.

Image
Cuadernos

Eskatu bisita komertzial bat zure ikastetxean

Osatu inprimakia zure datuekin eta harremanetan jarriko gara.