Egungoak
Uda honetan, eragin buruari eta bikain pasatu Ibaizabalen koadernoekin!
Uda honetan, eragin buruari eta bikain pasatu Ibaizabalen koadernoekin!
Badator uda! Gure "Oporretako planak" koadernoek jolas eta enigma ugari biltzen dituzte, 6-12 urteko haurrek bakarka, familian edota kuadrillan jolastuz sormena eta burua landu ditzaten.
Udako oporrak iristear daude, eta atseden hartzeko zein hondartzaz gozatzeko garaia den arren, buruari eragitea ere oso garrantzitsua da. Hori dela eta, "Oporretako planak" bildumak sei koaderno tematiko eskaintzen ditu, haur bakoitzak bere udako planik gogokoena aukeratu dezan:
- Oporrak Hirian: Hiri-ingurunean txoko berriak deskubritzeko.
- Oporrak Kanpalekuan: Naturan eta kanpinetan murgiltzeko abentura.
- Oporrak Autokarabanan: Gurpil gaineko bidaia ahaztezina.
- Oporrak Itsasontzian: Itsas zabaleko misterioak argitzeko jolasak.
- Oporrak Trenean: Trenbideko paisaiak eta erronkak.
- Oporrak Motxilarekin: Noranahi doazen esploratzaileentzat ezin hobea.
Zer aurkituko dute etxeko txikiek koaderno hauetan?
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako koaderno hauetan, asperdurak ez du lekurik izango. Edukiak arreta handiz diseinatuta daude buru argienak ere proban jartzeko:
- Erronka dibertigarriak: Labirintoak, enigmak, gurutzegramak eta mandalak.
- Gaitasunen lanketa: Arreta, memoria eta, jakina, pazientzia lantzeko denbora-pasa bikainak.
- Mahai-jokoa barne: Koaderno bakoitzak konpainia onean jolasteko mahai-joko bat dakar. Oso baliagarria lo-kuluxka garaietarako, bidaietarako edo itxaronaldi amaigabeetarako!
Koaderno bakoitzaren amaieran, haurrek euren iritzia emateko eta zer iruditu zaien kontatzeko aukera berezia izango dute!
Uda hau aukera paregabea da familian une politak partekatzeko edo lagun artean kuadrillako txapelduna nor den ikusteko. Ez utzi aukera honi ihes egiten!
Eragin buruari eta bikain pasatu!
Lotutako albisteak
Gehien irakurrita