Egungoak
Erraz Irakurri: irakurketa irisgarria eta inklusiboa ikasle guztientzat
Erraz Irakurri: irakurketa irisgarria eta inklusiboa ikasle guztientzat
Ibaizabalek Erraz Irakurri koaderno sorta eskaintzen du, Irakurketa Erraza (IE) formatuan sortua. Irakurmena, ulermena eta konfiantza modu ludiko zein inklusiboan garatzeko 6 koaderno dira, ikasgelan zein etxean erabiltzeko egokiak.
Irakurtzea mundu berriak ezagutzeko eta gaitasun pertsonalak garatzeko atea da. Hala ere, haur guztiek ez dute bide bera egiten, ezta erritmo bera jarraitzen ere. Hori dela eta, Ibaizabalek Erraz Irakurri material osagarria jarri du ikastetxeen zein familien eskura: Lehen Hezkuntzara bideratutako 6 koadernoz osatutako bilduma, irakurmena eta hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia modu atseginean lantzeko pentsatua.
Proiektu honek Irakurketa Erraza (IE) formatua du oinarri eta Euskadiko Irakurketa Erraza elkartearekin lankidetzan sortutako koadernoak dira. Testuen hizkuntza, edukia eta forma arreta handiz zaindu dira, ulermena errazteko eta hezkuntza-oztopoak kentzeko. Gainera, irakurgaiak erraztasunez jarraitzeko, irakurketarako bereziki diseinatutako Lexie Readable tipografia erabili da.
Norentzat da eta nola lantzen da?
Erraz Irakurri koadernoak oso erabilgarriak dira irakurtzen ikasten ari diren haur guztientzat, baita hainbat arrazoirengatik zailtasun gehiago dituztenentzat ere:
- Irakurtzeko ohitura falta duten ikasleentzat.
- Desgaitasunen bat edo arreta-nahasmena duten haurrentzat.
- Euskara beren ohiko hizkuntza ez duten ikasleentzat eta familientzat.
Koaderno bakoitzean irakurgai laburrak, eguneroko hizkuntza erraza eta zuzena, margotzeko marrazkiak eta hainbat gai (emozioak, gatazken kudeaketa...) lantzeko jarduera ludikoak aurkituko dira. Edozein unetan eta lekutan erabil daitezke: ikasgelan, etxean, liburutegian edo oporretan.
Irakurketa Errazaren 10 onura nagusiak
Material honen bidez, ikaskuntza-esperientzia partekatu eta aberasgarria bihurtzen da:
- Irakurketa eta ulermen egokia zein azkarra egiten laguntzen du.
- Testuak hainbat modutan ulertzen eta gozatzen laguntzen du.
- Oztopoak kentzen ditu eta inklusioaren alde egiten du.
- Arreta eta memoria pizten ditu.
- Ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera eskaintzen du.
- Komunikatzeko eta mintzatzeko tresna bikaina da.
- Hiztegia zabaltzen du, eta hizkuntzaren erabilera indartzen du.
- Irakurleen autoestimua eta konfiantza eraikitzen ditu.
- Modu arinean ikastea eta ezaguerak zabaltzea errazten du.
- Modu ludikoan eta atseginean parte-hartzen da irakurketan.
Erraz Irakurri koaderno sorta «Astiro eta eztiro» hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia lantzeko koaderno bildumaren barne dago. Ondorengo koaderno Wehauek osatzen dute bilduma: Erraz Irakurri, Txiri-txiri: irakurri eta ulertu, Tentuz: ortografia eta Ttak-ttak: idazketa sortzailea.
Astiro eta eztiro, irakurtzen ikasteko eta gozatzeko bidea.
Lotutako albisteak
Gehien irakurrita