Egungoak
Lagunak, jolasak, txangoak eta liburuak... udako alaitasuna
Lagunak, jolasak, txangoak eta liburuak... udako alaitasuna
Ikasturte amaitu eta udako energiaz blai gaudenean, ez dago kalitatezko irakurketa bat egitea baino ezer hoberik.

Urte osoan zehar desiatzen dugun urtaroa heltzear dago eta gure gorputzek jada somatzen dute urteko garairik onena bueltan dela. Herriko festek, hondartzek, igerilekuek, txangoek, mendira irteerek eta plan bereziek osatzen dute gehien bat uda sasoia, baina irakurketak ere badu bere lekua eta oso handia gainera.
Hona hemen uda liburuen, jolasen, sormenaren eta abenturen artean emateko prestatu ditugun proposamenak. Izan ere, oporretan irakurtzea ez da betebeharra, oparia baizik. Eta Ibaizabalen, une bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzen duten irakurketak ditugu.
Espazioko liburu ikusgarria
Liburu honek jakin-min zientifikoa pizten du txiki-txikitatik. Ilustrazio koloretsuak, testu errazak eta iluntasunean dirdira egiten duten izarrak izango dituzte alboan txikienek unibertsora lehen gerturatzea egin dezaten. 4 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia. Jolasa eta ezagutza bateratzen ditu esperientzia magiko batean. Haurtzarotik STEAM ikaskuntza bultzatzeko ezin hobea.
Dromedario txikia petralduta dabil
Emozioei eta jokabide positiboei buruzko istorio errimaduna eta musikala. Album ilustratu honek egun txar bat enpatiako ikasgai bihurtuko du irribarre batek duen ahalmenari esker. Ikasbide argi eta samurren bidez, laguntasunaren eta erresilientziaren moduko balioak sustatzen ditu. 4 urtetik aurrerako haurrentzat egokia.
Maindi Maitagarri
Javier Ruescasek eta Andrés Quinzañosek sortutako bilduma berria. Sekula ez zizuten kontatu maitagarri batek benetako maitagarri bihurtzeko zer egin behar duen. Orain duzu jakiteko aukera! 7 urtetik aurrerako irakurleentzat egokia.
- Desirak betetzeko dira! Maindiren lehen misioak bere bihotza eta argitasuna jarriko ditu proban. Magia erabili gabe, desio bat bete beharko du adarbakar baten eta oso makilatxo bereziaren laguntzarekin. Istorio dinamiko eta dibertigarria, abentura magikoez gozatzeko.
- Olinpiada sorginduak Maindi Maitagarrik bere makilatxoa lortu nahi du, baina sorpresaz betetako olinpiada magikoak gainditu beharko ditu. Umorez, magiaz eta pertsonaia kutunez betea dago istorio hau eta lehen kapitulutik harrapatuko du irakurlea. Nork bere burua hobetzea eta gogoeta sustatzen ditu.
Ez dago galdera ergelik
Geldi egon ezin duten buruentzako 213 galdera xelebrez eta erantzun dibertigarriz betetako bilduma. British Museumekin elkarlanean argitaratua, pentsamendu kritikoa eta jakin-mina indartzen ditu. Orrialde bakoitzean, ilustrazio adierazgarriak topatuko dituzu, ikasketa atseginagoa izan dadin. 8 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia.
Warren XIII.a eta Begi Oroikuslea
Warrenek misterioz, sorginez eta ezkutuko sekretuz betetako hotela hartu du oinordetzan. Abentura, fantasia eta asmakizunak bateratzen ditu trilogia ahaztezin honen lehen liburuak. Estetika gotikoak eta parekorik ez duten pertsonaiek lehen orrialdetik harrapatuko zaituzte. Misterioa maite duten 8 urtetik aurrerako irakurleentzat egokia.
Woodwalkerrak bilduma: Caragen itxuraldaketa, Lagun arriskutsuak eta Hollyren sekretua
Carag sekretu handi bat duen mutikoa da: Woodwalker bat da, animalia bihurtzeko gai den izakia. Puma gisa hezi zuten, baina, bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du bere moduko beste batzuek ere gizakien artean bizitzen ikasten duten barnetegi batera iristen denean. Gazteentzako eleberri honek abentura, natura eta autoezagutza bateratzen ditu, irakurleak lehen kapituluetatik harrapatuta. "Woodwalkerrak" dagoeneko ikusgai dago telebistarako hainbat plataformatan.
11 bitxilore
Hugo ia ez da oroitzen bere aitaz, eta non dagoen ere ez daki. Etxetik joan zen berak bost bat urte zituenean eta, harrezkero, ezer ez daki haren bizitzaz. Amak inoiz ez dio azalpenik eman, eta orain ere ez dio eman nahi. Gai debekatua da. Hala ere, Hugo orain hamasei urteko nerabea da eta sekretua hausteko asmoa dauka. Ikerketari ekingo dio, eta dena martxoaren 11n aldatuko da, Madrilgo Atocha tren geltokian atentatu terrorista batek pertsona errugabe asko hiltzean. Batzuetan gure beldurrei aurre egin behar diegu eta sekretu ilunak argitara atera, gure bizitzaren kontrola berreskuratzeko.
Kontzientzia soziala, kulturaniztasuna eta maitasunaren moduko balioak lantzen dituen gazteentzako eleberria. 14 urtetik aurrera.
Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak
Amaia unibertsitateko lehen mailako ikaslea da. Bere ama hil egin zen, aita itsasoan ibiltzen da eta izeko itsuarekin bizi da. Bere baitan eta bere inguruan gauza arraroak sumatzen hasi ahala, familiak ezkutatzen dizkion sekretuak agerian geratuko dira. Mundu berri batean murgilduko da, benetako errealitatea ezagutuko du, arriskutsua eta antzinatik gaur egunera arte dirauten mehatxuz betea.
Gazteentzako fantasiaz betetako eleberri hau irakurri ostean, baliteke zure inguruan dagoen hori guztia zalantzan jartzea...
Imanol Etxebarriaren eleberria, 14 urtetik aurrera.
Gomendatutako liburu bakoitza aurkikuntzara, elkarrizketara eta hazkunde pertsonalera zabalik dagoen atea da. Ibaizabalen, irakurle bakoitza bere bidean trebatzen eta hunkitzen duen, eta laguntza ematen dion kalitatezko literaturaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu.
Udan ere irakurriz bizi!
Noticias relacionadas
Lo más leído