Egungoak
Dagoeneko, 89 dira STEAM Reference School ziurtagiria duten ikastetxeak!
Dagoeneko, 89 dira STEAM Reference School ziurtagiria duten ikastetxeak!
Grupo Edelvives argitaletxeak STEAM kultura sendoa duten ikastetxeen aitortza bultzatzen du.

Grupo Edelvivesek, teknologia eta hezkuntza arloko enpresa esanguratsuekin batera, dagoeneko STEAM Reference School ziurtagiria eman die laurogeita bederatzi ikastetxeri eta haietako hemeretzik 2025eko lehen deialdi honetan jaso dute aitortza. Aitortza horrek STEAM metodologia hezkuntza proiektuan txertatu duten eta hezkuntza inklusibo, berritzaile eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten duten ikastetxeak nabarmentzen ditu.
Ziurtagiria jaso duten ikastetxe horiek STEAM eremuan espezializatutako irakasleak, lehen mailako baliabide teknologikoak eta esperientziak beste hezkuntza komunitate batzuekin partekatzeko borondate argia dute. Horiek guztiek erreferentziazko hezkuntza erakunde gisa bereizten dituen plaka bat izango dute ikusgai.
Grupo Edelvives osatzen dugunok oso pozik gaude STEAM Reference School ziurtagiria lortu duten ikastetxeen ebaluazio prozesuan parte hartzeko aukera izan dugulako. Guretzat ohorea izan da hezkuntza komunitate horiek STEAM kultura modu sendoan integratzen laguntzea, hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bultzatuz. Ikastetxe horiek beren konpromisoagatik ez ezik, irakasle kualifikatuak, baliabide egokiak eta esperientziak trukatzeko jarrera irekia izateagatik ere nabarmentzen dira. Zorionak lorpen horrengatik!
Ziurtagiria lau mailatan (brontzea, zilarra, urrea eta platinoa) ematen da eta urtebeteko balioa du. Hori lortzeko, ikastetxeek beren STEAM proiektua zehaztuta duen memoria aurkeztu behar dute. Gero, epaimahai espezializatu batek ebaluatzen du memoria.
Hezkuntzaren bikaintasuna aitortzeaz gain, ekimen honek etengabeko hobekuntza bultzatzen du eta ziurtagiria jaso duten ikastetxeak maila berriak lortzera animatzen ditu. «Oraindik lortu ez baduzue, ziurtagiria lortzera animatzen zaituztegu! Eta dagoeneko lortu duzuenak hurrengo urtean goragoko mailara iristera gonbidatu nahi zaituztegu! Gure adituen taldeak lagunduko dizue!»
Hurrengo deialdia 2025eko ekainean izango da, eta ikasgelan STEAM ikuspegia txertatzeko beste aukera bat irekiko da.
Ikasleak etorkizunerako prestatzen dituen irakaskuntza berritzailearekiko Ikastetxeek duten konpromisoa baloratzen eta babesten ditu Grupo Edelvivesek. Izan ere, STEAMen aldeko apustua egitea eraldaketa eragiten duen hezkuntzaren aldeko apustua egitearen parekoa da.
STEAM konpetentziak, bizitzarako konpetentziak.

Noticias relacionadas
Lo más leído