Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiBurgik eztizko madalenak gogoko ditu.Gozo-gozo daude! Baina beste zerbait probatzera ausartuko al da?
Burgi basoko animalia guztiak ezagutzen ditu. Hala ere, gustatuko litzaioke lagun min bat izatea…
Kale Nagusian zalaparta da nagusi gaur: Prima Pavlovak eta bere dantza eskolak lehen emanaldia eskaini behar dute.
Baina…, non daude protagonistak? Sartu, eta lagunduko al diogu aztarnaren bat topatzen?
Istorio hau dinosauroei buruzkoa da. Beraz, zergatik agertzen da oilo bat azalean? Laster jakingo duzu…
Liburu honen bidez, txikienek gorputza eta burua uztartu ahalko dituzte, lasaitasuna aurkitzeko, ariketa erraz batzuen bidez.
Negu hotz-hotzean, mendi baten goialdean elurrezko panpinak sortu dira.
Hasieran hiru bola baino ez dira, baina laster euren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte, harrien eta adarren bidez.
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea.
Baliteke txikia izatea, baina ez naiz txakur inozo horietako bat. BENETAKO txakur arrunt bat izan nahi dut, lokatzetan saltoka eta makilen atzetik korrika ibiltzen diren horietakoa. Eta batez ere, ez dut na hi TTOTTO TTIKI deitzea!
Ned zalduntxoa oso jatorra da, eta beti esaten du “BAI” irribarrez.
Harik eta egun batean esaten duen arte… “EZ!”.
Joateko ordua da, baina inork ez du Hannah topatzen. Benetan entretenituta dabil parkean, makila eta beldar bila… Hostotzaren artean, babesleku sekretua eraiki du Izaki Iletsu Bitxiarentzat eta beretzat
Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia?
Gauero gauza bera gertatzen da umeei lotara joateko garaia iristen zaienean, baina bada alderik ere: batzuek ez dute jolasten amaitu, beste batzuek hotza edo gosea nabari dute, eta baten batek ohea peluxez beteta du.