Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiBainua erritual gogokoa da haurtxoarentzat eta zain-zain egon ohi da une horretarako. Erlaxatzeko eta jolasteko une berezia da, partekatzeko. Sorta honetan bi liburu ilustratu txiki daude, haurtxoak animalia batzuk eta jolas objektu batzuk ezagutzen eta haiei izena ematen ikas dezan.
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango.
Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak.
Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek… Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion.Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI.
XVIII. mendean europarrak izenik gabeko bidegabekeria bat egiten ari ziren: gizaki afrikarrak hartu eta Amerikara eraman, han plantazioen jabeek lanerako esklabo moduan eros zitzaten.
Maren eta Aiert Aralarrera itzuli dira, baina oraingoan Joanes artzainarekin joan beharrean, eskolako lagunekin joan dira. Eta beldurra gertutik ezagutuko dute. Eta zer den laino artean galtzea. Eta ikaratzea. Edo kobazuloan herensuge bat agertzea…
Frantziako haur abesti batetik abiatuta, liburu honek haraneko animalia guztiak elefantearen aztarnen atzetik dabiltzan bitartean izutzen dituzten hiru krokodilo basati aurkezten ditu.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Beste asko bezain aspergarria den egun batean, Aliziak lo hartu du eta Herrialde Miresgarrian sartuko da Untxi Zuriaren eskutik. Han, Sasidortoka, Bihotzetako Erregina, Cheshireko katua, Dukesa, Kapelagilea eta Martxoko Erbia ezagutuko ditu, beste hainbat fantasiazko pertsonaiaren artean.
Batzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean. Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Halako egun batean, Ekuadorretik etorritako lagunak etxera heldu eta inurriak Ametsen sabelean lanean hasiko dira berriro. Nola zen aitak esaten duen hitz arraro hori? Anfitri ...
Ikasturte berriarekin, animaliak berriro elkarrekin. Atarian, hainbat barraskilo jostakin.
Gelan, txerriak pintatzen ari dira, bazeneki zerekin…!
Jantokian, noski, saguek gazta dute atsegin.
Zatoz barraskilo, kirikino eta krokodiloekin!
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.