Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiClearwater barnetegiko bigarren urteak zirraragarria izango dela dirudi. Metamorfikoek urtea emango dute gizakiekin bizikidetza lantzen. Baina itxuraz errazak diruditen zeregin praktikoek aurreikusi ezin diren gertaerak ekarriko dituzte.
Asierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratuko da, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, ez dute gauzak argitzen lagunduko.
Vlad pozik dago aldameneko herrira egiten dituen sartu-irtenekin eta Minxierekin, gizakien ikastetxeko ikaskidearekin, duen adiskidetasunarekin. Hala ere, bere gurasoek Transilvaniara bidali nahi dute, banpiroen ikasketetan ez baitu aurrera egiten.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Zoo batean ezin dena ikusi, ez gauez ez egunez?
Lapurrak ere joaten dira, baina ez animaliak ikustera, baizik eta azerien antzera aritzera?
Liburu honetako untxiak komunera joan beharra du, baina guztiak okupatuta daude! Batean sorgin bat dago, beste batean otso bat, haragokoan adarbakar bat... Lortuko ote du komun bat libre topatu arte komunera joateko gogoari eustea?
Leak, neskatila hegodun nimiñoak, egunen batean egunsentia ikustearekin amets egiten du, baina badaki bere hego txikiek ezin dutela eguzki izpirik ukitu; hori dela eta, egun argia saihesten du.
Risky Suediara joango da oporretan. Han, bertako bi neska ezagutuko ditu, Ingrid eta Marjia, eta hauek sortzen dioten zirrararen eraginez pixka bat aztoratuta ibiliko da.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Bapo jaunak zerbait arraroa aurkitu du etxetik irtendakoan. Lehoi baten buztana ote da?
Zabaldu orrialdeak, eta lagun iezaiozu deskubritzen!
Gaur, dena gaizki ateratzen ari zaio Lehoitxoari! Haserre dago eta, dirudienez, inork ezin dio lagundu. Edo bera da laguntzen uzten ez dena?
Lucasek bere urtebetetzean gurasoen oparitutako teleskopioa probatzea erabaki zuenean, ezin zuen imajinatu nolako ezustea izango zuen leihoaz bestalde.