Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiSchönbrunn jauregia, Austria, 1763.
Lisabete Antonieta erreginaren lepokoa desagertu egin da. Xeherlock eta lagunak berehalakoan hasi dira bilaketan; izan ere, erreginak gauean bertan izango den jairako behar du lepokoa. Susmoa dute miken ardura ote den desagerpena, lapur ospea baitute.
Hau abentura!
Bioletak, errekan behera doala, ezkutuan dabilen ehiztari bat ikusi du: eskopetarekin… Ai ene! Zer egin? Amonak esan bezala, alde egin? Beharbada animaliak jaknaren gainean jarri behar ditu… Eskerrak Barrabas txakurra aldamenean daukan!
Astrabuduako eskolan Estibalitz izeneko neska bat lo geratu da komunean. Denak etxera joan dira eta eskolatik kea ateratzen da. Sutan ote dago? Eta neskatila? Eskolara deituta ahots metaliko batek erantzuten du. Suhiltzaileak eta ertzainak joango dira erreskatera eta sorginkeriak hasiko dira.
Eguna joan eta eguna etorri, Basilik ikaskideren bati eraso egiten dio jolastokian. Inor ez da ausartzen aurre egiten. Halako batean, ordea, ikasle berri bat iritsi da, eta Basilik burla egin dionean, begietara zuzen-zuzen begira, erantzun egin dio: ETA ZER?
Etxe handi batean, hartz handia bizi da, bakarrik. Etxe txiki batean, arratoitxo txikia bizi da, bakarrik. Oso gertu bizi diren arren, inoiz ez dute topo egin. «A zer bakardadea», kexatzen dira biak. Egun batean bizitzan aldaketa txiki bat egitea erabaki arte.
Arratsalde baketsu batean, soinu berezi bat entzun zen Zarauzko Santa Barbara mendian, eta geroxeago argi distiratsu itsugarri bat jaitsi zen ortzitik mendi gainera. Horrelaxe heldu ziren martetarrak Euskal Herrira ovni batean. Euskaldun bat eraman nahi zuten Martera.
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak.
Itsasoko zomorroekin hobe da heziera onekoa izatea, ustekabean HOZKADA egin diezazukete eta!
Gustatzen al zaizkizu dinosauroak? Zure lagunak direla uste duzu? Agian iritzia aldatuko duzu liburu hau amaitzean!
Ba al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?