Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiSorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta-sorta honen bidez, laguntzera datozkigu Lilith lehen sorgina, Baba Yaga sorgin eta ogro eslaviarra, Frida Khalo artista ikonikoa eta Cécile Fatiman haitiar iraultzailea, besteak beste.
Talok Ilargipeko Museoaren gonbidapena jaso du Fundatzaileen Galarako eta Liliri eskatu dio elkarrekin joateko. Talok museoko objektuez gozatzen duen bitartean, Lili aspertuta dago... Ustekabeko zerbait gertatu arte.
Lilik Karraskari Txirrindularitza Lasterketa Klasikoa irabazteko erabakia hartu duenean, Talok harekin entrenatzea onartu du. Talorentzat, nahikoa da lagunarekin denbora pasatzea, baina Lilik Txapeldunen Kopa irabazteko irrika bizia du. Zer izango ote dute zain helmugaren bestaldean?
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Nolakoa izango zen Lurreko lehen gizakien bizitza? Eta umeena? Neandertalek eta sapiensek uneren batean ezagutuko zuten elkar? Bikaina litzateke mundua orduan zen modukoa ikusi ahal izatea... Eta agian ikus dezakegu!
Ai ene! Eskolako ume guztiek barizela dute! Ondo-ondo sendatzeko, pikor guztiak aurkitu beharra dago. Lagunduko al didazu zenbatzen?
Honezkero badakizu zenbatzen, ezta?
BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak…
Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu. Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira…
Behin batean, bazen... Gea herensugea istorio bat kontatu nahian dabil, baina burrunba handia dago eta ez zaio ezer ongi ateratzen! Ai, ai, ai... Horrela jarraituz gero, sekulako kasketaldia izango dugu.
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango.
Manor etxaldean matxinada piztear dago.
Gizakiak dira haien etsaiak!
Animalia guztiak berdinak dira!