Literatura katalogoa
Filtrar
ItxiKaliforniara joan da Anuxka, Risky eta Ainhoa bere lagunekin batera. Han, jende mota askotakoa dago, gauzak oso diferente ikusten dituena bai maitasun kontutan, bai dirua irabazteko moduan, baita jendea menperatzeko orduan edota etxetik ihes egitekoan.
Egiazko munduan, Sebastian mutil arrunta da. Bere amarekin bizi da eta egunero institutura joaten da. Hala ere, mundu birtualean, Hiltzaile ezizenaz ezagutzen dute. Arma sofistikatuetan aditua da eta drone eskuadroiak zuzentzen ditu. Eta horregatik ordaindu egiten diote.
Hiru kanguruk Frankfurteko zootik ihes egin dute basurdearen eta azeriaren laguntzarekin. Ahalegin horretan basurdeari letagin bat puskatu zaio. Inguruko herri txiki bateko umeen lagun egingo dira animaliak eta ia egunero jolas egingo dute hauekin.
Gartxotek itsasoari kontatzen dizkio Alikari kontatu nahi baina ezin dizkion sentimendu eta emozioak. Kresal-usain gaziak gozatzen ditu Gartxoten barruko samin eta ezinak, asmo on eta tartekako tristurazko une etsipenezkoak.
Bat-batean kanporatuta geratu nahi ez badute, Pedrusco-ko neska-mutilek bi taldekide gehiago lortu beharko dituzte.
Bi katagorri kaskagogor dira Zirilo eta Brux, eta lehian ari dira, sari berezi-berezi bat nork lortuko: sasoiko azken pinaburua. Edozertarako prest daude!
Katalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak…
Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak…
Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea.
Kezkasauro koitaduak denbora asko darama piknik zoragarri baterako planak egiten, urrunean hodei beltz handi bat datorren arren. Plan guztiak bertan behera utziko ditu edo, beti bezala, kezkatuegi dago?
Klaudia neska futbolzalea da, baina neskei futbolean jokatzen uzten ez dieten garaian bizi da.
Kevin koalak dena beti berdin egotea nahi du, GUZTIZ berdin. Baina egun batean ustekabea izan eta Kevinek ikusiko du bizitza DESBERDINA eta ZORAGARRIA izan daitekeela.
Zarafa, Etiopiatik Parisera eraman zuten lehen jirafaren izena da. Kuru mutiko etiopiarrak kontatuko digu animalia lepoluzearen historia harrigarria: harrapaketa, karabana, erasoak…