X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

ta-tum: irakurketarako plataforma gamifikatua

Detektibeen unibertso bat gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko

Ta-tum sortu du Ibaizabalek, hezkuntzarako lehen plataforma gamifikatua, eta irakasleei gelan irakurketa dinamizatzeko aukera eskaintzen die. Online plataformak liburu ugari eskaintzen ditu multimedia liburutegian, eta detektibeen mundu bat sortzen du. Irakurketa funtsezko elementua izango da detektibeen mundu horretan, ikasleek zenbait kasu ebatzi ahal izateko; izan ere, pertsonaiak, modu misteriotsuan, desagertu egin dira liburuetatik.

Zer da gamifikazioa?

Gamifikazioa deitzen zaio jolasetan eta aisialdian erabili ohi diren teknika, elementu eta dinamikak jolasekoak ez diren jardueretan erabiltzeari. Horren guztiaren helburua motibazioa bultzatzea, jokabideak indartzea, produktibitatea hobetzea, helburu bat lortzea, ikaskuntza aktibatzea eta banako jakin batzuk ebaluatzea da.

Liburutegia

Harpidedunek liburutegiko liburu guztietara izango dute sarbidea, inolako mugarik gabe.

Irakurgaien hautaketa anitza eskaintzen du Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

Liburuak hautatzeko aukera eskaintzen du hainbat iragazki aplikatuta: hizkuntza, gaia, balioak…

Irakurle bakoitzak pertsonalizatu eta liburuekin elkarreragin ahal izango du: hitz eta esaldiak azpimarratu, iruzkin eta oharrak gehitu, atzealdeko kolorea edo testuaren neurria aukeratu, adibidez.

Apple Storen, Google Playn eta Chrome Web Storen ere deskarga daiteke.

Ezagutu liburuek bizia hartzen duten Ibaizabal argitaletxearen irakurketarako plataforma gamifikatua.

Proiektuaren plataforma ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.