Doako Webinarra euskaraz: Ta-tum martxan jartzea

Noiz argitaratua 2022/09/19

Nola sartzen da Ta-tumera? Zer duzu barruan zain? Non daude irakurgaiak? Eta jarduerak?
 
Argitu zalantza guztiak Nekane Granado Merchánek emango duen euskarazko webinar honetan.
 
Nekanek Ta-tum narratiba aurkeztuko digu, hain zuzen ere, liburu bakoitzaren irakurketa detektibeek argitu beharko duten kasu bihurtzen du Ta-tumek. Ondoren, Ta-tumera nola sartu erakutsiko digu, eta irakasle erabiltzailearen gisan ibiliko da plataforman. Gainera, lehen aldiz kasu bat nola sortu eta ikasleek horiek argitu ahal izan ditzaten lehen jarduerak nola argitaratu erakutsiko digu. Jarraian, irakasleentzat eskuragarri dauden beste baliabide batzuk aurkeztuko dizkigu: Estra, estra! Newsletterra, Ta-tum kafetegia bloga eta bideotutorialak pausoz pauso. Azkenik, ta-tum apparen funtzionamendua azalduko digu.
 
Hizlaria: Nekane Granado Merchán,Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Neuropsikologian masterra.
Hizkuntza: euskara.
Iraupena: 1 h.
 
Parte hartu ahal izateko eta izena emateko, egin klik datan. Mezu bat jasoko duzu webinarrera sartu ahal izateko estekarekin. Eman izena orain!