X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Opari ezin hobea, Ibaizabaleko oparia

Noiz argitaratua 2020/12/15

Ari al zarete Olentzerorentzako gutuna prestatzen? Eman begiratu bat gure gomendioei.
 
Iritsi da abendua, eta badakartza abenduak irrikaz amestu ditugun Eguberriak. Garai bikaina dira liburu on batean murgildu eta liburu horren altxor guztiez patxadaz gozatzeko, bakarrik edo norbaitekin.
 
Ari al zarete Olentzerorentzako gutuna prestatzen? Eman begiratu bat gure gomendioei; adinka sailkatu ditugu. Liburu zoragarriak aurkituko dituzue, gai eta formatu aldetik askotarikoak, familiako kide guztiak limurtzeko modukoak.
 
0-6 urteko irakurleentzat
 
Etxeko txikienek gozatu egingo dute Bapo Jauna bilduma berriko orri tolestuen atzean gordeta dauden sorpresak bilatuz. Ez galdu Lehoi bat ote da? liburuko errinozero more jator honen abenturak, eta ez galdu Txantxa liburua ere; ezer ez baita lehen begiratuan ematen duena. Adibidez, luma leun-leun hori, zerbaiten hanka da... Zabaldu azal hegala, eta ikusi zerorrek!
 
 
 
8 urteko irakurleentzat
 
Alizia Herrialde Miresgarrian beti liluratuta uzten gaituzten liburu horietako bat da. Lewis Carroll-en testu bikaina Chris Riddell britainiarraren ilustrazio bereziekin dator orain Ibaizabalen oparitarako edizio zoragarri batean. Ausartzen al zarete Aliziarekin batera eldarniozko mundu horretan sartzera? Zain dituzue Cheshireko Katua, Kapelagile Zoroa eta Bihotzetako Erregina, baina ez zaituztete beti besoak zabalduta hartuko...
 
 
Betiko ipuinak, fantasia edo abenturazko kontakizunak, album ilustratuak, literaturako maisulanak... Aukeratu al duzue aurtengo Eguberrietarako irakurgaia? Edozein aukeratzen duzuela ere, asko gozatzea eta esperientzia atsegina izatea opa dizuegu. Eguberri on!