X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Zure ikastetxea STEAM REFERENCE SCHOOL izan daiteke

Noiz argitaratua 2021/11/25

Ibaizabalek, teknologia eta hezkuntza arloko beste enpresa nagusi batzuekin batera, ikastetxeei STEAM ziurtapena lortzea ahalbidetzen die.
 
 
 
STEAM ikastetxea izatea eskola elkarte askoren ametsa da. Orain, amets hori egia bihurtzea erraza da. Ikastetxeak STEAM proposamena txertatuta badu, STEAM proiektuak hezkuntza inklusiboaren eta aukera berdintasunaren alde egiten badu, STEAM arloetan espezializatutako irakasleak baditu, STEAM proiektuak garatzeko ekipamendu eta instalazioak baditu, baliabideak eta esperientziak partekatzen baditu… erreferentziazko ikastetxe bihur daiteke, STEAM REFERENCE SCHOOL bihur daiteke.
 
Aitorpen hau lortzeko interesatuta dauden ikastetxeek STEAM proiektuaren memoria eman behar dute. Hortik abiatuta, epaimahai batek egindako lana baloratuko du eta ondorengo lau mailatako ziurtapen bat emango die: Brontzea, Zilarra, Urrea eta Platinoa. Lortutako ziurtapenak urtebeteko balioa izango du.
 
Ziurtapena lortzen duten ikastetxeek punta-puntakoak direla egiaztatzen duen plaka bat erakutsi ahal izango dute. Gainera, ziurtapen hau zabalkunde digitalaren bidez bistaratuko da.
 
Ekimen honen helburuak honako hauek dira: alde batetik, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektuaren barruan STEAM kulturaren ezarpenaren alde egitea. Bestetik, dagoeneko bide hau hasi duten ikastetxeei egindako ahalegina, ibilbidea eta proiekzioa aitortzea, eta STEAM erreferentziazko ikastetxe bihurtzeko aukera ematea.
 
Ekimen honekin eskola esparruan STEAM hezkuntzaren ezarpena dinamizatu nahi da, irakasle sutsuek diseinatutako hainbat proiekturi balioa emanez, hala nola: disziplina arteko lanaren finkapena, konpetentzia bidezko garapena, GIHen zabalkundea eta betetzea, ingurumena hobetzeko inplikazioa, bokazio zientifiko eta teknologikoetara orientazioa, eta emakumezkoen erreferenteen aurkezpena berdintasun osoa lortzeko, giza zein lan esparruan.
 
Ezagutu proiektua eta izan zaitez lehenengoetakoa ziurtapen hau lortzen, gure adituen taldeak lagunduko dizu!