X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Dardarka egiten duzu liburuekin?

Noiz argitaratua 2018/11/12

Kalabaza bat, aztikeria bat eta mozorro bat: Behar izan al duzu besterik, urteko gau ilunenaz gozatzeko? Behar bada ilea lazteko ipuin eta kontakizunak erabiliko zenituen. Naiz eta Halloween jaia pasata egon, jarraitu irakurtzen eta garrasi egiten!: beharbada, mamuak eurak ere uxatuko dituzu.
 
Nola bizi izan zenuen Urriaren 31ko gaua?… Ziur izugarrizko jaia izan zela! Gozokiz, istorio ilunez eta mamuez betetako gaua. Gu istorio izugarri batzuekin zu izutzen jarraitzeko prest gaude. Ausartzen al zara?
 
  • Umore ona, Vlad-en gurasoek berehala galduko luketena, beren semeak gizakiak goresten dituela eta, gainera, eskolara doala jakingo balute! Izan ere, Vlad, banpiroa izateaz gainera, Munduko banpirotxo baldarrena da. Arrazoiak argiak dira: ez du odola gogoko, sufritu egiten du saguzar bilakatzean eta, egunean zehar, nahiago du irakurri lo egitea baino, banpiroen ohituren kontra. Desberdina izatearen sentipenari buruzko bilduma atsegina; lehen liburua irakurtzen duenari… letaginak zorroztuko zaizkio!

 

  • Hortz laburrak baina indartsuak ditu liburu honetako protagonistak; liburua 3 urtetik aurrerako esploratzaileentzat ideala da. Txikienek ere beren ausardia probatzeko eskubidea dutelako. Lehengusu-lehengusina beldurgarriei aurre egin eta beren gurasoen pazientziarekin borrokatu ondoren, Ez naiz beldur!-ek proposatzen dizkien erronkei aurre egiteko prest egongo dira. Liburu honek, Xarpa katuarekin jauregi ilun batean barneratuko gaitu, eta 40 azal-hegaletan izkutaturik dauden arratoi, armiarma eta bestelako piztiek harrituko gaituzte. Dena prest dago ikusteko, ezagutzeko eta dar-dar egiteko.

 

  • Oharra: gizaki sentikorra bazara, irakurtzen jarrai dezakezu, baina arima ilunagoa baduzu, liburutegira Ada Goth bildumaren bila joatea gomendatzen dizugu.

 

  • Mozorroak, gozokiak, istorioak… hau dena kontuan hartuta… ba al dakizu banpiroak benetakoak direla? Bai bai, guztiz egiazkoak! Eta sarritan gizakion artean (gure artean!) mugitzen dira beren misio sekretuetan. Liburuko protagonistak oso hurbiletik ezagutuko ditu Banpiroen hirian bizi diren gaueko izaki misteriotsu hauek; eta guri den-dena kontatuko digu liburu honetan. Ausartzen zara Banpiroen hiriak gordetzen dituen sekretuak argitzera?
 
Irakurketa, gogoratu, arima altxatzeko (barkatu, animoa altxatzeko) egokia da. Zuei, gizaki hilkorrei: irakurri, izutu eta, hainbeste abentura bizi ondoren… hartu atsedena!