X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

The breadwinner (El pan de la guerra) pantaila handian

Noiz argitaratua 2019/06/18

Edelvivesed argitaratutako Deborah Ellis kanadarraren «El pan de la guerra» lana animaziozko film bihurtuta dator zinema aretoetara.
 
Lehengo ekainaren 14an, The breadwinner (El pan de la guerra) animaziozko film saritua estreinatu zuen aretoetan EL SUR FILMSek. Nora Twomey zinemagile irlandarra du zuzendaria (Kellseko sekretua) eta Angelina Jolie (Unbroken, In the Land of Blood and Honey), berriz, ekoizlea. Film honek arrakasta handia izan zuen Annecy jaialdi entzutetsuan eta animaziozko film onenaren saria lortzeko izendapen bana eskuratu zuen 2018ko Urrezko Globoetan eta Oscarretan.
 
Ibaizabalen eleberri hori euskaraz aurkituko duzu Gerrateko ogia titulupean.
 
 
Parvana izeneko hamaika urteko neskatilaren istorioa kontatzen du lan honek. Talibanak nagusi ziren garaian, Afganistango hiriburuan, Kabulen, bizi zen neskatoaren istorioa da. Aita atxilotu ziotenean, familiako kideak baliabiderik gabe gelditu ziren eta emakumeek dirua irabazteko zuten debekua zela eta, Parvana mutiko bihurtuko zutela erabaki zuten, lan egiteko aukera izan zezan.
 
Gerrate garaian kokatutako film hau, ausardiari, familiako loturei, mugak gainditzeari eta leialtasunari buruzko film liluragarria da.