X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haur Hezkuntzako robotika: Coding Express Lego

Noiz argitaratua 2019/05/27

NEXT STEAM Ibaizabal programa STEAM hezkuntza (ingelesezko Science, Technology, Engineering, Arts and Maths hitzen akronimoa, hau da, Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) ikasgeletan sartzeko sortutako argitaletxearen proiektua da.
 
Diziplina horiek umeen hezkuntzan sartzen ari dira etapa goiztiarrenetatik, gizartean berrikuntzari lotutako kultura sustatzeko. STEAM oinarria duen hezkuntzak berrikuntzarekin lotutako konpetentziak eta gaitasunak garatzea ahalbidetzen du, eta ikasleek modu kritikoan pentsatzea. Gainera, teknologia erabiltzen dute irudimenezko diseinuekin edo sormenezko ikuspegiekin arazoak konpontzeko.
 
NEXT STEAM proiektuak Haur Hezkuntzan robotika eskaintzen du Next 1.0 lurreko robotarekin, eta Coding Express LEGOrekin (berrikuntza ikasturte berrirako).
 
Zer da Coding Express Lego?
 
Coding Express da LEGO Educationen Haur Hezkuntzarako baliabide berria; 2 urtetik aurrerako umeei programazioaren oinarrizko gaitasunak ikasteko aukera eskaintzen die.
 
Coding Expressek ume guztiek atsegin duten elementu klasiko bat darabil, trena, eta mundu digitalerako tresna didaktiko bihurtzen du. Irtenbide oso moldakorra da ikaskuntzarako, ikasleei programazio goiztiarreko gaiak aurkezten dizkie, hala nola segidak, begiztak eta baldintzazko programazioa.
 
Koloretako bost adreiluek trenari bizia ematen diote umeek trenbidean jartzen dituztenean, esaterako, turuta jotzeko, gelditzeko, noranzkoa aldatzeko edo argiak pizteko nahiz itzaltzeko. Koloreko adreilu bakoitzak ekintza jakin bat egiten du, hala, ikasleek problema bat ebazteko modu ugari probatu eta diseinatu ahal izango dituzte, eta elkarrekin lan egin, trena helmugara irits dadin.
 
Erronkak planteatzeko erabil daiteke, eta ikasleek ebatz ditzatela, taldean lan egiteko; bideko zirkulazio arauak ezagutzeko, koloreak, zenbakiak edo forma geometrikoak ezagutzeko, hizkuntza, irudimena, sormena edo hiztegia garatzeko…
 
Coding Express Legoren doako APPa
 
Coding Express bateragarria da iOS eta Android gailuetarako baliozkoa den doako aplikazio batekin. Erabilera aukerakoa da, baina jolas fisikoa plataforma digitalarekin konbinatzean ikaskuntza esperientzia hobetu egiten da.
 
APPa bereziki diseinatuta dago eskolaurreko umeentzat eta esploratzeko lau eremu eskaintzen ditu: bidaiak, pertsonaiak, musika eta matematika.
 
Ikasleak robotikaren munduan modu errazean sartzeko, honako hauek izango dituzte:
 
Ikasgelarako:
- Programazio piezen txartelak (3 urtekoetan bakarrik).
- Lanerako tapiza (140 x 125 cm).
- Eraikuntzako laminak.
- Trenbideen laminak.
- Lego Coding Express kaxa.
- Coding Express app-a.
 
Irakaslearentzat:
- Proposamen didaktikoa.
- Lizentzia digitala.
 
Igo trenera! Zure ikasleek programazioaren oinarrizko gaitasunak ikasiko dituzte, hala nola segidak, begiztak eta baldintzak.