X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ikaskuntza zailtasunak antzemateko plataforma

Noiz argitaratua 2021/06/11

Edelvivesek eta Didek “online” plataforma bat jartzen du irakasle, orientatzaile eta familien esku ikasleen ikaskuntza arazoak antzemateko.
 
Egun bizitzen ari den egoera atipikoan, ikastetxeetako hezkuntza hezitzaileek familia eta irakasleei zerbitzua urrutitik eskaintzeko zailtasunak dituzte, baita ikasleen aniztasunari erantzuten dela bermatzeko ere. Hori dela eta, Edelvivesek bere hezkuntza proiektuari jarraituz, berritzailea eta teknologikoa dena, hezkuntza komunitatera haien beharrizanak asetzeko baliabideak eta tresnak hurbiltzen ditu. Orain, Edelvives Dideren banatzaile ofizial bihurtu da, eta Google for Educationen laguntzarekin, guraso, orientatzaile eta hezitzaileen esku jarri du ikaskuntza zailtasunak antzemateko plataforma.
 
Bi eta hamazortzi urteko tartea kontuan hartzen duen goiz antzemate plataforma honekin, egoera honetan dauden familia eta hezitzaileei lagundu nahi zaie. Hala, familiek aurrea har dezakete eta haien seme-alaba eskolara bueltatzen denean izan dezakeen edozein zailtasunen jarraipena egin.
 
Plataformak 35 indikatzaile azter ditzake, horien bidez ikaslearen perfila sortuko da. Emozioak eta jarrera, hezkuntza eta ikaskuntza, garapena eta sozializazioa aztertzen dira, baita emaitzaren araberako orientazio pausoen txostena ere. Hainbat adimenen teoria hartzen da abiapuntu, non pertsona bakoitzak adimen ezberdinak izan ditzakeen. Hala, aniztasunari modu egokiagoan erantzungo zaio.
 
Online erabili daitekeen tresna honek, gazteen eta haien beharrizanen ezagutzetan aurrera egitea ahalbidetuko du. Erabiltzaileak https://dide.app/ helbidean erregistratu eta kontu bat ireki beharko du ikerketa hasi ahal izateko. Ondoren, ebaluatu nahi dituen indikatzaileak aukera ditzake, edo Didek gomendatzen dituenetatik hasi, era berean parte hartzaileak (irakasleak eta familiak) galdetegiak erantzutera gonbidatzen ditu. Informazio guztia biltzean, pertsonalizatutako eta isilpeko txosten bat eratzen da. Halaber, orientazio pauta pertsonalizatuak deskarga daitezke lehen minututik lantzeko. Aurki ezazu informazio guztia ondorengo estekan:
 
 
 
Gainera, tresnari buruzko formakuntza espezifikoa eskaintzen da bideokonferentzia, webinar, etab. bidez.
 
 
 
Gurasoek plataforma honen bidez etxeko segurtasunetik, klik soil batekin eta galdetegi errazen bidez, haien seme-alaben ikaskuntza, garapen edo jarrera arazo posibleen zalantza edo susmoak argi ditzakete.
 
Edelvivesek hezkuntza eraldatzen du!