GO STEAM plataforma

Noiz argitaratua 2022/09/13

STEAM hezkuntza ikasgeletara eramateko behin betiko proposamena.
 
GO STEAM proiektuen oinarria talde lana, komunikazio gaitasunak, enpatia eta abar garatzea da. Horregatik, STEAM akronimoari beste balio batzuk erantsi nahi izan dizkio Ibaizabalek; zehazki, soft skill edo trebetasun bigunak eta egiten jakitearen eta izaten jakitearen konpetentzia ardatzak. Trebetasun horiek aukera emango diete umeei arlo guztietan herritar arduratsu izateko: arlo sozialean, lanean, arlo pertsonalean…
 
Ibaizabalek STEAM diziplinetan oinarritutako 160 proiektu baino gehiago eskaintzen dizu, hasi Haur Hezkuntzatik eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte.
 
- Pentsamendu konputazionala lantzeko HHn eta LMHn: GO KUBO!
 
Robotika eta programazioa lantzeko:
LMHn: LEGO WeDo 2.0 eta LEGO SPIKE Essential
LMHn eta DBHn: LEGO Spike Prime
DBHn: LEGO Mindstorms EV3.
 
- Programazioa lantzeko LMHn: SCRATCH
 
- Diseinu grafikoa lantzeko LMHn eta DBHn: 3Dn inprimatzea
 
- Programazioa, robotika eta elektronika lantzeko DBHn: Electrolab
 
- Zientziak lantzeko LMHn eta DBHn: CienciaBlog
 
Ezagutu ezazu gure GO STEAM plataforma, eskaintza guzti hau ikaskuntza-ingurune dinamiko batean biltzen duena. >>>sakatu HEMEN<<<.
Informazio gehiagorako ikusi albiste honi erantsitako katalogoa.

Honekin zerikusia duten dokumentuak