X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

2019ko EUSKADI LITERATURA SARIA Patxi Zubizarretarentzat

Noiz argitaratua 2019/10/03

Epaimahaiak honako arrazoi hauek ikusi ditu lan hau saritzeko:
 
“Etiopiatik migratzen ari den Kuru mutikoaren eta istripu txiki baten ondorioz ospitalera doan neskatoaren arteko enkontruarekin hasten den istorio hunkigarri honek, egitura narratibo aberatsa du eta, bestalde, ugari eta anitzak dira bere luze-zabalean agertzen dituen hiri, pertsonaia, eszenatoki, ekintza eta gertakariak. Horiek guztiek, eta ibilbidearen arian gertatzen diren gorabeherek ere, irakurlearen jakin-mina pizten dute hasieratik, eta irakurketa ametsean bezala igarotzen dela esan daiteke, erraz eta arin igaro ere. Jirafa baten bidaia aitzakiatzat hartzen da kultura, lekuak, eta bizitzako paradoxen arteko joan-etorriak egiteko, betiere ihesaren gordintasunaren gaia gailentzen delarik.
 
Orrietan aurrera egin ahala, erreferentzia kultural aberatsak oharkabean eskaintzen dizkigu idazleak, hasi Etiopiatik eta Parisera bitarte, euskal kulturaren parte direnak ere hari horretara maisuki ekarriz.
 
Aipatzekoa da, finean, hizkuntzaren erabilera aberats bezain zehatz eta doia, narrazioa biribildu eta berau indartzen duten irudi eder eta iradokitzaileak sortzeko. Norabide berean elkartzen diren ahots narratibo ezberdinen bitartez eraikitzen da istorioa, fin eta dotore. Hartara, bada, lan bikaina eta ezinbestean nabarmentzekoa deritzogu Patxi Zubizarretaren “Korri, Kuru, korri!” kontakizun honi..”.