X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

KLIK proiektu berria

Noiz argitaratua 2021/04/24

Klik proiektua Ibaizabalek argitaratutako proposamen berria da eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloan proiektuetan oinarrituta lan egitea ahalbideratzen du.
 
Proposamen irekia eta malgua da, eta, beraz, ikastalde bakoitzaren premietara egokitu daiteke. Gainera, metodologia aktiboak txertatzen ditu, besteak beste, Ikaskuntzaren paisaiak, Geltokien bidezko ikaskuntza edo Argiaren pedagogia. Azken horrek, garrantzi berezia hartzen du; punta-puntako pedagogia ildoa da, eta umeek arreta jartzeko, istorioak asmatzeko, beren kabuz ikasteko... tresna bikaina.
 
Proiektu bakoitzak material hauek ditu:
 
  • Ikaslearen karpeta, eduki hauekin: koadernoa, proiektu bakoitzaren material bereziak (ipuina, postalak...), hiztegi txartelak, material espezifikoaren laminak (txokoetan eta tailerretan erabiltzeko), familiarentzako aldizkaria.
  • Irakaslearen proposamen didaktikoa: proiektua gauzatzeko hiru fasetan antolatuta dago: Hasiera, Ikerketa eta Garapena, eta Amaiera.
  • Klik digitala: proiektuaren baliabide guztiak eta beste asko eskaintzen ditu.
  • Web baliabideak: dokumentu didaktikoak, programazioak, ebaluazioak...