X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

2020ko Ibaizabalen NOBEDADEAK Durangoko Azokan

Noiz argitaratua 2020/11/20

Ezagutu ezazu Durangoko Azokan aurkeztuko ditugun nobedadeak!
 
Ezagutu ezazu Durangoko 55. Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko ditugun nobedadeak!
 
Guztira, familiako kide guztiei zuzendutako 49 liburu berri kaleratu ditugu aurten, beraz, Durangoko Azokan ditugun zortzi standetara hurbiltzen baldin bazara honako nobedade hauek aurkitu ahal izango dituzu:
 
Txikienei zuzendutako hamazazpi nobedade: 2 izenburu Pipitaki papataki, 2 Egunez egun eta beste 2 Bapo jauna bilduma berrietan; 2, Soinuak ditu bilduman; 1, Kale nagusia bilduman; 4, Handia naiz bilduman; eta 4, Bila nazazu bilduman.
 
Lehen irakurleei zuzendutako bederatzi nobedade: 1 Txirrista bilduman; 4 Txilinbuelta bilduman; 1 Paper Txoriak Sail Gorria bilduman; eta 3 Garalar-maralar bilduman.
 
8 urtetik gorako irakurleentzat bi nobedade: Matxinsalto bilduman “Siberiako neskatila ausarta”; eta Paper Txoriak Sail Urdina bilduman “Elurrezko panpinen borroka”.
 
10 urtetik gorako irakurleentzako lau nobedade: Paper Txoriak Sail Berdea bilduman: “Leihoko neska”; Stella Montgomeryren misterioak bilduman “Mendiko Erregea”; eta Gaztetxo! bilduman “Ilargiko zaindariak arriskuan” eta “Itsas azpiko sekretua”.
 
14 urtetik gorako irakurleak ere nobedade 1 daukate Ameslari bilduman: “Inkaren begia”.
 
Albumak maite dituztenak hamasei izenburu berri topatuko dituzte. Haurrentzako Albumak bilduman: “Txominen eskola”, “Zu eta biok”, “Izan zu zeu, Kosme”, “Badatoz piratak!”, “Ezkutalekua”, “Azken otsoa”, “Sumendiak”, “Arrain zuri txikiak gauza asko daki”, “Lorea doktorearen botika-kutxa”, “Wandari hitzak trabatu zaizkio”; “Ez deitu niri Ttotto ttiki!”; “Bat baino ez da!”; “Adur, haizearen beldur”; “Bizitza”. Eta “Alizia Herrialde MiresgarrianAlbumak bilduman.
 
Hurbil zaitez birtualki… Ibaizabalek harrituko zaitu!