X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

2019ko Ibaizabalen NOBEDADEAK Durangoko Azokan

Noiz argitaratua 2019/11/29

Ezagutu ezazu Durangoko 54. Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko ditugun nobedadeak!
 
Guztira, familiako kide guztiei zuzendutako 50 liburu berri kaleratu ditugu aurten, beraz, Durangoko Azokan ditugun zortzi standetara hurbiltzen baldin bazara honako nobedade hauek aurkitu ahal izango dituzu:
 
Txikienei zuzendutako hamabost nobedade: 3 izenburu Soinuak ditu eta 2, Kale nagusia bilduma berrietan; 4, Handia naiz bilduman; 2 Bila nazazu bilduman; eta 4, Kaixo bilduman.
 
Lehen irakurleei zuzendutako bederatzi nobedade: 1 Txirrista bilduman; 1 Hartz eta Untxi bilduman; eta 1 Paper Txoriak Sail Gorria bilduman. Eta hauek dira bilduma berrietako nobedadeak: izenburu 1 Garalar-maralar bilduman; eta 5, Kale nagusia bilduman.
 
8 urtetik gorako irakurleentzat sei nobedade: Matxinsalto bilduman “Zertara datoz martetarrak?” eta “Haragi kolorea”; Paper Txoriak Sail Urdina bilduman “Amona Vladimiraren urrezko hortza”; Avante eskola bilduman “Farrel-etxeko mamu-gertaerak”; eta Vlad, munduko banpirotxo baldarrena bilduman “Transilvaniako bisita” eta “Sekretuak agerian”.
 
10 urtetik gorako irakurleentzako lau nobedade: Paper Txoriak Sail Berdea bilduman: “Besteak ez bezalakoa” eta “Iluneko Argi”; eta Stella Montgomeryren misterioak bilduma berrian “Grimpeneko aztia” eta “Baso debekatua”.
 
12 urtetik gorako irakurleak, nobedade 1 daukate Ekin bilduman: “Shan eta Shen edo bidean ikasia”.
 
14 urtetik gorako irakurleak ere nobedade 1 daukate Ameslari bilduman: “Ez naiz isilduko!”.
 
Albumak maite dituztenak hamalau izenburu berri topatuko dituzte Haurrentzako Albumak bilduman: “Txominen gorputza”, “«EZ!» esan zuen zalduna”, “Otsoko eta etxerako bidea”, “Doroteo eta Eliseo Historiaurreko abentura epikoan”, “Pirata bihotza”, “Egin zeure komikiak!”, “Lehiaketako munstrorik okerrena”, “Musurik handiena”, “Boskotea ohean”, “Emozioak nonahi!”; “Animalia asko, pila, bila”; “Nolakoak diren aitak!”; “Animalien ikasturte hasiera”; eta “Grizzly birusa”.
 
Etorri zaitez Durangora!
 
Ibaizabal. Harrituko zaitu.