X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

2018ko Ibaizabalen NOBEDADEAK Durangoko Azokan

Noiz argitaratua 2018/12/04

Ezagutu ezazu Durangoko 53. Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko ditugun nobedadeak!
 
Guztira, familiako kide guztiei zuzendutako 49 liburu berri kaleratu ditugu aurten, beraz, Durangoko Azokan ditugun zortzi standetara hurbiltzen baldin bazara honako nobedade hauek aurkitu ahal izango dituzu:
 
Txikienei zuzendutako hamazortzi nobedade: 2 izenburu Gurpil magikoa; eta beste 3, Zuhaitz-etxeko istorioak bilduma berrietan; 4, Handia naiz bilduman; 4 Aurkitu bilduman; 2 Ipurtargia bilduman; eta 3 Burgi bilduman.
 
Lehen irakurleei zuzendutako lau nobedade: izenburu 1 Zuhaitz-etxeko istorioak bilduma berrian; 1 Txirrista bilduman; 1 Hartz eta Untxi bilduman; eta 1 Paper Txoriak Sail Gorria bilduman.
 
8 urtetik gorako irakurleentzat zortzi nobedade: Matxinsalto bilduman “Besomotz” eta “Amets anfibio”; Paper Txoriak Sail Urdina bilduman “Korri, Kuru, korri!” eta “Martetarrak datoz”; Avante eskola bilduma berrian “Billinghurst gaztealuaren kasu bitxia” eta “Nolan uharteko agerpen sinestezinak”; eta Vlad, munduko banpirotxo baldarrena bilduma berrian liburu homonimoa eta “Lagun izugarri onak”.
 
10 urtetik gorako irakurleentzako lau nobedade: Gaztetxo! bilduman “Sekretuen hamaika zaporeak”; Paper Txoriak Sail Berdean: “Enolaren sekretua”; eta Lagunik onenen gozotegia bilduma berrian “Urtebetetzea eta lehiaketa” eta “Txakurrak eta gailetak”.
 
12 urtetik gorako irakurleentzat, hiru nobedade: 1 Ameslari bilduman “Isiltasun-harrapariak”; eta 2 Ekin bilduman “Banpiroen hiria” eta “Kantu bat Alikarentzat”.
 
Albumak maite dituztenak hamaika izenburu berri topatuko dituzte Haurrentzako Albumak bilduman: “Pixontziaren kontzertua”, “Ez naiz beldur!”, “Untxiño galduta? Bai zera!”, “Katalinen liburu handia zenbakiak, koloreak eta formak”, “Dinosauroei buruzko egia”, “Katagorri kaskagogorrak”, “Koala ahaltsua”, “Ilartxoren bidaia handia”, “Nork itzali ditu nire kandelak?”, “Bazen behin baso magiko bat” eta “Rapunzel”.
 
Gainera, urte honetan, familia osoak liburu berezi bat topatuko du: ETB2 telebistako programan prestatutako 50 plater nabarmenenak biltzen dituen liburu berezi bat: “A BOCADOS”.
 
Etorri zaitez Durangora eta Ibaizabal argitaletxeko liburuak erosiz gero, har ezazu parte Tablet Samsung Galaxy baten zozketan!
 
Ibaizabal. Harrituko zaitu.