X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

NEXT STEAM Ibaizabal

Noiz argitaratua 2019/05/13

Argitaratze proiektu handia, STEAM Heziketa ikasgeletan sartzeko sortua.
 
Zer da STEAM proiektua?
Ikasteko eredu bat da eta bost diziplinak (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) modu osoan eta integratuan irakastean oinarritzen da. Interdiziplinazko ikuspegia kontuan hartuta, testuinguruak eta eguneroko bizitzaren egoerak gehitzen dituzte proiektuek eta beharrezko erreminta teknologiko guztiak darabiltzate.
 
Zer ematen digu NEXT STEAM IBAIZABALek?
Ibaizabalek ibilbide sailak, baliabideak eta materialak eskaintzen ditu proposamen handi honekin. Horiek guztiak konbina daitezke ikastetxeek STEAM proiektuak curriculumean ezartzen eta sakontzen badituzte, eta betiere akonpainamendu eta zerbitzu zehatzarekin, ezarpen arrakastatsua lortzeko.
 
STEAM proiektuak garatuz gero:
  • Problemen ebazpena sustatzen da.
  • Analisiaren ahalmena lantzen da.
  • Lankidetzan ikasten da.
  • Jakin-mina eta sormena garatzen dira.
  • Problema bakarrari zenbait soluzio bilatzea bultzatzen da.
  • Zientziari eta teknologiari buruzko interesa areagotzen da.
  • Metodologia ezagunenekiko loturak ezartzen dira, adibidez: ABPa, gamifikazioa, maker kultura, etab.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.