X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Nire egunerokoa - Sirabun 1. zikloa

Noiz argitaratua 2019/06/01

Denok dakigu ikastetxearen eta familiaren arteko komunikazioak zer garrantzi duen haurtzaroko adin hauetan. Horregatik sortu da eguneroko informazioaren agenda hau.
 
Bertan, zuen semearen/alabaren jardueren eguneroko komunikaziorako bideratutako orrialdeak ikusiko dituzue. Horrez gain, aholku praktikoak, irteeren baimenak eta esku eta oinen aztarnen erregistroa ere badatoz.
 
Eguneroko komunikaziorako orrialdeak asteka banatuta daude, eta horietan informazioa bi modutan jasotzen da:
 
● Alde batetik, alderdi fisiologiko kontuak erregistratzen dira, esaterako, zuen semeak/alabak izan duen elikadura dieta, esfinterren kontrola, atseden denbora eta emandako sendagaiak, behar izanez gero.
 
● Bestalde, egin beharrekotzat hartutako iruzkinak jasoko dira, bai etxekoek haur eskolari egin beharrekoak, bai haur eskolak etxekoei egin beharrekoak. Horrez gain, eraman behar diren gauzakidazteko eremua ere badago; zuen alabaren/semearen eguneroko higienerako beharrezkoak direlako (pixoihalak, paper zapi bustiak, adur zapiak…) edo jarduerak egiteko edozein hondakin material behar delako (kartoiak, jogurt ontziak, plastikozko botilak, sukaldeko paperaren biribilkiak…) izan daiteke.
 
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Sirabun webgunea: >>>sakatu HEMEN<<<.