X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

HGL 2021: Udaberriko nobedadeak

Noiz argitaratua 2021/01/26

Ibaizabal argitaletxean Udaberrian argitaratuko ditugun Haur eta Gazte Literaturako nobedadeak ezagutarazten ditugu.
 
Etxeko txikienak aukera izango dute izenburu berriak ezagutzeko:
- Pipitaki papataki bildumak bi izenburu berri kaleratuko ditu, itsasoko animaliak eta baserriko abereak ezagutzen laguntzeko.
- Perrexiltxoren lorategia bilduma berriak bi izenburu kaleratuko ditu, haurrak naturaren sekretuetara hurbilduko dituztenak, adibidez, zuhaitzak nola hazten diren edo loreak nola polinizatzen diren ikasteko.
- Eta Barnabe bilduma berriko beste bi liburu, mundua ezagutzeko edo planeta zaintzeko kezkak dituen azkonar baten abenturak ezagutzeko.
 
3 eta 6 urte bitarteko irakurleentzako 6 album irudiztatuak argitaratuko ditugu, adiskidetasuna balioztatzen eta haurrek arauekiko duten erresistentzia malgutzen irakatsiko dituztenak; dinosauroen mundu zoragarrira eramango dituztenak; hainbat aukeraren artean aukeratzen lagunduko dituztenak; daukagunaren garrantziaz jabetzen lagunduko dituztenak; itxurak besteek baino hobeak edo okerragoak egiten ez gaituela ikastera eramango dituztenak; edo maite dugun pertsona baten heriotzari aurre egiten lagunduko dituztenak.
 
Lehenengo irakurleak hiru izenburu berri topatuko dituzte PAPER TXORIAK Sail gorria bilduman, bainulariak jateagatik hortzak txiki-txiki eginda dituen krokodilo glotoi baten abenturak ezagutzeko; Mozar familiaren etxean indiar eta bakeroen arteko jazarpenekin ustekabean harrapatzeko; edo ingurukoengandik bereizten gaituzten desberdintasunak maitatzen ikasteko.
 
8 urte baino gehiago dituzten irakurleak berriz, Lur planetari buruzko datu eta bitxikeria ugari ezagutzeko aukera emango dien album irudiztatu batekin egingo dute.
 
Katalogoa ikusteko edo deskargatzeko, ikusi albiste honi erantsitako artxiboa.

Honekin zerikusia duten dokumentuak