X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

HGL 2020: Udaberriko nobedadeak

Noiz argitaratua 2020/03/25

Ibaizabal argitaletxean Udaberrian argitaratuko ditugun Haur eta Gazte Literaturako nobedadeakezagutarazten ditugu.
 
Etxeko txikienak aukera izango dute adiskide berriak ezagutu eta beraiekin ondo pasatzeko:
Handia naiz bildumak bi izenburu berri kaleratuko ditu, oinarrizko ohiturak ikasten laguntzeko.
Bila nazazu bildumak ere bi izenburu kaleratuko ditu, animalia hegalariak eta itzalen artean mugitzen diren animalia kopuru polita ezagutzen lagunduko dietenak.
 
6 album irudiztatuak argitaratuko ditugu, elkar ezagutzearen eta besteengandik bereizten ikastearen garrantzia ikasteko; egin dezaketen onena diren bezalakoak direla jakiten ikasteko; Hawaiko eta Japoniako kondairak Lurraren kolerari buruz ezagutzeko; edo bizirauteko nahian eta komunitate-sentimenduan sakontzeko.
 
Lehenengo irakurleak honako nobedadeekin topatuko dira:
- Izenburu berri bat PAPER TXORIAK Sail gorria bilduman, afektuetan eta babes-sentimenduetan sakontzeko.
Txilinbuelta bilduman bi liburu berri egongo dira, umorez eta sorpresaz betetako argudioekin, lehen irakurleen irudimena askatzeko.
Garalar-maralar bilduman hiru izenburu berri egongo dira, mendi baten sekretuak ez ezik, “mundu” oso batenak deskubritzeko.
Txomin bilduman liburu berri bat egongo da, txikienek eskolara juteko prestatu daitezen.
 
8 urtetik gora daukaten irakurleak berriz:
- PAPER TXORIAK Sail urdina bildumako izenburu berri bat topatuko dute, komunikazio eza, gorrotoa, inbidia, boterearen nahia, eta zintzotasuna, egia, justiziua, bakea edo elkartasuna bezalako oinarrizko kontzeptu etikoak jorratzeko.
 
10 urtetik aurrerako irakurleak honako nobedadea topatuko dute:
- PAPER TXORIAK Sail berdea bildumako izenburu berri bat, gerren ondorio lazgarriak ezagutzeko (gabeziak, gosea, errugabeen jazarpena, errepresioa) eta kontrako balioen (elkartasuna, itxaropena, askatasuna edo konfiantza) inguruko hausnarketa bultzatzeko.
- STELLA MONTGOMERYren misterioak bildumako izenburu berri bat, gai hauetan sakontzeko aukera emango diena: maitasuna, adiskidetasuna edo familia; autoestimua, autonomia edo norberaren mugak gainditzea; kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren babesa; gizarte-kontzientzia, elkartasuna edo lankidetza; bizikidetza edo gatazkak konpontzea; ekimen pertsonala, enpatia eta eskuzabaltasuna; zintzotasuna, leialtasuna eta tolerantzia ….
 
Eta 14 urtetik gorako irakurleentzat Ameslari bildumako liburu berria, Boliviako lekuak, idiosinkrasia eta floklorea modu atsegin eta erakargarri batean ezagutzeko, eta maitasuna, adiskidetasuna, familia edo arraza eta kultura aniztasuna bezalako gaietan sakontzeko.

Honekin zerikusia duten dokumentuak