X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

HGL 2019: Udaberriko nobedadeak

Noiz argitaratua 2019/03/04

Ibaizabal argitaletxean Udaberrian argitaratuko ditugun Haur eta Gazte Literaturako nobedadeak ezagutarazten ditugu.
 
Etxeko txikienak aukera izango dute adiskide berriak ezagutu eta beraiekin ondo pasatzeko:
- Handia naiz bildumak bi izenburu berri kaleratuko ditu, oinarrizko ohiturak ikasten laguntzeko.
- Kaixo bilduma berriak bi izenburu kaleratuko ditu, Xarpa katutxoaren eta bere lagunen eguneroko abenturetara gerturatzeko.
- Txomin bilduman liburu berri bat egongo da, txikienek beren gorputza eta emozioak ezagutzeko.
 
5 album irudiztatuak argitaratuko ditugu, bata, “ez” esaten ikasteko; beste bat, laguntza eskatzearen garrantzia azpimarratzeko; beste bat, historiaurreko eta unibertsoaren jatorrira hurbiltzeko; eta azkenik pertsona krudelak altruismoa aurki dezakeelako harrituko gaituen istorioa.
 
Lehenengo irakurleak honako nobedadeekin topatuko dira:
- Izenburu berri bat PAPER TXORIAK Sail gorria bilduman, haurtxo bat agertzen denean familia guztietan gertatzen diren aldaketa nola jasan jakiteko.
 
8 urtetik gora daukaten irakurleak berriz:
- PAPER TXORIAK Sail urdina bildumako izenburu berri bat topatuko dute, ume batzuek bere amonarekin duten harremanei eta honen heriotzaren onarpenari buruz.
- Vlad, munduko banpirotxo baldarrena bildumako bi izenburu berri topatuko dute, hain berezia den banpiro honen abentura berriak ezagutzeko.
- Irakurleak bere komikiaren sorreran gidatuko dituen album irudiztatua.
 
10 urtetik aurrerako irakurleak honako nobedadea topatuko dute:
- PAPER TXORIAK Sail berdea bilduman, Asperger sindromea duen haur baten bizitzara hurbiltzeko.
 
Eta 14 urtetik gorako irakurleentzat Ameslari bildumako liburu berria, bere bikotekidearen gehiegizko abusuak jasaten dituen 15 urteko neska gazte baten bizitza ezagutzeko.
 
Katalogoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Honekin zerikusia duten dokumentuak