X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak

Noiz argitaratua 2019/07/22

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!

«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.

3 urte arte
 
Lisbett Slegersen pertsonaia maiteenetako bat izango dute lagun gure etxeko ausartek urte osoko urtaro beroena ezagutzeko Katalin udan liburuan. Baita hiria ezagutzen laguntzeko ere, Katalin bizikletan liburuan, kalean arretaz ibiltzen ikasteko. Hala ere, oporretarako aukeratutako lekua itsas ingurua baldin bada, jolasez eta behaketaz betetako une atsegina pasatzera animatzen zaitugu Arkatz magikoak edota Itsasoan liburuekin. Itsasoa bete arrain liburuko istorio ederrarekin ere harritu egingo zara.
Asko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hasiko dira hemendik hilabete gutxira, eta horregatik proposatzen dugu ibilbide turistiko berezia, programatik kanpo, larri dabiltzan familientzat soilik: Pixontzian!Pixontziaren kontzertuaTxomin komunean eta Tento eta pixoihalak.Gainerako hitzak sobera daude.
 
4 urtetik aurrera
 
Umorez betetako abentura, urrutira joateko beldurrik ez duten guztientzat: Untxiño galduta?Bai zera!Eta dena bakarrik egin dezaketela uste duten haientzat, abentura handi bat: Otsoko eta etxerako bidea. Partekatzea zaila egiten zaien horietako baldin bazara, irakurri Katagorri kaskagogorrak ipuin dibertigarria. Edo agian nahiago duzu gaztelu bat bisitatu? Hala bada, orduan “EZ!”esan zuen zalduna irakurri behar duzu.
 
Turismo zientifikoa:Dinosauroei buruzko egia liburuak lagunduko dizu izaki hauen ezaugarri adierazgarri batzuk ezagutzen, modu dibertigarrian.
 
6 urtetik aurrera
 
Hondartzan zuen zain izango dituzue Libe eta Iban, oso urrutira joan beharrik izan gabe elkarrekin abentura bat partekatzeko: Olatuak zaintzen. Piraten abenturak atsegin badituzue, ausartu zuen etorkizunaren bila ateratzen: Pirata bihotza. Maitagarrien ipuinak atsegin badituzue, Grimm anaien idazketarekin eta Francesca dell’Ortoren irudiekin maiteminduko zarete. Rapunzel. Atsegin dituzu dragoien istorioak? Hurbil zaitez kontu handiz Sébastien Perezek sortutako eta Justine Braxek modu hunkigarrian ilustratutako mundu zoragarrira, eta zu ere harrituta geratuko zara, Yomon, Herensugeen semea liburuko protagonista, bezala.
Turismo zientifikoa: unibertsoaren jatorria ezagutzeko eskaintza berezia, asmakizunez, burutapenez eta tirabira ugariz betetako abenturen bidez. Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean edo Doroteo eta Eliseo Historiaurreko abentura epikoan. Ez galdu!
 
8 urtetik aurrera
 
Zure irudimena eta adimena sustatzea atsegin baduzu, elkarrekiko laguntza eta laguntasunaren balioan sakontzen duzun bitartean, abenturen liburu kitzikagarri honek norbere buruarenganako segurtasuna eta norberaren balioa lantzen lagunduko dizu. Besomotz. Banpiroen istorioak txunditzen bazaituzte, askotan sentitzen baduzu zure ustez lekuz kanpo eta bakarrik zaudela… Vlad bilduma beldurgarri eta dibertigarri honetako liburuek lagunduko dizute laguntasunaren, asmamenaren, norbere burua gainditzearen, zintzotasunaren edo talde lanaren balioetan sakontzen: Transilvaniako bisitaedo Sekretuak agerian. Baina zuk nahi duzuna munduko detektibe onena izatea baldin bada, Billinghurst gazteluaren kasu bitxia liburuarekin hastea gomendatzen dizugu; steampunk estetikan girotutako lana da: misterioa argitzeko gai izango zara?
 
10 urtetik aurrera
 
Atsegin dituzu sorpresak dituzten eta ezustekoz beteta dauden abenturak? J. Smithen altxorraezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta ikusiko duzu norberak izan nahi duena lortzeko beharrezkoa den esfortzua egiteak beti duela bere ordaina. Istorio garaikidea nahiago baduzu, Samuel pertsonaiarengana gerturatu beharko zenuke Besteak ez bezalakoa liburuko protagonistarengana: harekin ikusiko duzu pertsona batzuei gauza zehatzak, zerrendak eta gertakari aurreikusgarriak gustatzen zaizkiela, baina beldur direla ezezagunez, besteek uki ditzaten edo ezagutzen ez dituzten tokiez. Familian egindako abenturak, ondare artistikoa zaintzea eta beste kultura batzuk ezagutzea atsegin baduzu, zuretzat egokiena Arte ikertzaileak bilduma da; bertan Angkoreko misterioaSydneyko misterioa edo Londresko misterioa liburuak dituzu. Inoiz izan al zara eskolako neska berria? Orduan, Hanna ezagutu behar duzu, pertsonaia alaia eta baikorra, beti pertsonen eta gauzen alderdi positiboa bilatzen duena. Txakurrak eta gailetak edo Urtebetetzea eta lehiaketa liburuetan, gozoak eta gourmet errezetak aurkituko dituzu, baina baita maitasuna eta ausardia ere; hiri berri batera bizitzera joateak berekin dakartzan zailtasunak aipatuko dizkigu, lagun berriak egin beharra, familia berria eratzearen erronka…
 
12 urtetik aurrera
 
Banpiroak atsegin badituzu, Selene, Banpiroen hiria liburuko protagonista, ezagutu nahiko duzu. Intrigaz eta misterioz betetako kontakizuna da, azken uneraino tentsio batean izango zaitu. Baina sare sozialak eta txatak nahiago badituzu, Isiltasun-harrapariak izango da zuretzat aukera onena: ziberjazarpenaren eta parkourraren munduan murgilduko zaituen istorioa; pentsamendu kritikoa finkatuko du, indarkeriaren eta balio etiko gutxi izatearen aurka. Oso erabilgarria da Interneten pribatutasunari buruzko eta sare sozialen arriskuen inguruko eztabaidak egiteko, eta beste balio batzuetan sakontzeko, hala nola konfiantza, independentzia, zuzentasuna, nortasuna, erantzukizuna edo zintzotasuna.
 
14 urtetik aurrera
 
Zure gustukoena musika bada, murgildu Kantu bat Alikarentzat liburuaren melodian: musika talde bat sortu nahi duen gazte galde bat topatuko duzu: Gartxot gai da Alikari kontatu nahiko lizkiokeen baina kontatu ezin dizkion sentimendu eta emozioak itsasoari kontatzeko. Gazte maitasunaren gaiari edo modako musika taldeei erreferentzia asko egiten dizkio, ekimenaren balioa erakusten du, baita maite ditugunekin sentimenduak partekatzearen garrantzia ere. Genero indarkeriak kezkatzen bazaitu, ez isiltzea gomendatzen dizugu; Ez naiz isilduko! liburuan, Maria ezagutuko duzu, bikote sentimentalaren gehiegikeriak jasaten dituen 15 urteko neska. Kontakizun arina eta bizkorra da, itogarria eta etsigarria izan gabe. Tratu txarrak ematen dituenaren eta jasaten dituenaren arteko harremana biktimaren nortasuna suntsitzera irits daitekeela ulertarazteko neskentzat baliagarri izan daitekeen istorioa da; mutilak haien jokabideak eta bikote harremanak aztertzera bidera ditzakeen istorioa.
 
Turismo zientifikoa: asmatu eta arakatu zure bide propioak Egin zeure komikiak! liburuarekin. Irudimenezko mendietara igo eta oso une atsegina pasatuko dugula hitzematen dizugu. Zure intuizioaren bideari jarraitu, besterik ez duzu egin behar.
 
Udako oporraldi ona izan!