Irakurri Ibaizabalekin eta bizi uda: 12 urtetik aurrera

Noiz argitaratua 2022/07/28

Hilabete berotsuak datoz, dibertsioz beteak eta irakurketari eskaintzeko denbora, jarduera zoragarri horri eskaintzekoa.Ibaizabalek adin eta gustu guztietarako aukerak proposatzen dizkizu.
 
Uda heltzean, guztiok hasten gara oporraldirako planak egiten. Maletan, ez da ez eguzkitako kremarik ez bainujantzirik faltako, ez eta, jakina, libururik ere. Izan ere, bidaide paregabeak dira hondartzan, mendian, hiririk hirira gabiltzanean izaten ditugun aisiarako tarteetan edo etxean ongi pasatzeko. Ibaizabalek adin guztietarako liburuak proposatzen dizkizu, uda hitzez eta ametsez betetzeko.
 
12 urtetik aurrera
 
Joao eleberri bikaina da; hartan, bizi estilo desberdinak dituzten bi nerabek topo egin dute, eta horrek haien patua markatuko du betiko. Paloma González Rubioren eleberri bat da; harekin, XIX. Alandar saria irabazi zuen.
 
Azkenik, Trumpet lanean, Mateok, kaleko tronpeta jotzaile baten bitartez, musikarekiko zaletasuna eta grina ezagutu ditu, bai eta kalteberenekiko enpatia eta elkartasuna ere. Mónica Rodriguez Suarezen eleberria da.