X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Zentzumen guztiekin gozatzeko irakurgaiak

Noiz argitaratua 2020/06/25

Ibaizabalen oso gustuko dugu ikusizko, ukimenezko eta entzunezko elementuak dituzten txikienentzako liburuak sortzea. Zenbait gomendio dakarzkizuegu, txikienekin sentsazioz jositako irakurketa esperientzia batez gozatzeko.
 
 
Irakurtzea beti da plazera. Eta familian irakurtzea, are gehiago. Gainera, liburu horiek istorioekin batera irudi ederrak, ezusteko sorpresak ezkutuan dituzten azal hegalak edo erritmo eta melodia gogoraerrazak badituzte, dibertsioa biderkatu egiten da. Zorroztu zentzumenak, eta adi proposamen eder horien xehetasun guztietara.
 
Txominen 5 zentzumenak liburuaren bidez, txikiek inguratzen dituzten mundua estimuluen bidez ezagutzeko dauzkaten gaitasunen kontziente izango dira. Irudi koloretsuen bidez, beren zentzumenei eragitera animatzen dira, pertsonaiak zer ikusten, entzuten, usaintzen, dastatzen edo ukitzen duen azaltzeko.
 
Bikote bitxiak bildumaren bidez, irakurleen ikusmen zolitasuna ikusiko dugu. Antzekoak gara eta Ezberdinak, baina berdinak bolumenetan, espezie desberdinetakoak diren baina ezaugarriren bat partekatzen duten animalien bikoteak ageri dira. Umeek ederto pasatuko dute haien antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatuz.
 
Tomaxitaren etxe koxkorra nahikoa da berarentzat eta bere katuarentzat, baina gero eta jende gehiago doa berekin bizitzera. Tomaxitak ahal duen bezala kokatzen ditu eraikitzen doan gela eta txokoetan. Irakurleek pertsonaia bakoitzak zer egiten duen kuxkuxea dezakete, liburuak dituen hirurogeita hamar leiho eta ate eraisgarrien bidez. Gainera, azken orrialdean, pop-up harrigarria zabaltzen da, eta izugarri gustatuko zaie.
 
 
Soinuak ditu bildumatik, belarriekin ere gozatzeko hiru liburu aurkezten ditugu. Orrialde bikoitz bakoitzak botoi bat du eta, horren bidez, narrazioaren soinu gehigarria aktibatu edo desaktibatuko dugu. Danba-danba! Erritmoa oihanean bolumena entretenigarria irudituko zaigu, oihaneko bizilagunek musika tresnekin –besteak beste hipopotamoaren xilofonoa edo tximinoaren tam tama– sortzen dituzten erritmoak baititu. Karakak, zaunkak eta animalien beste ahots atsegin batzuk entzungo ditugu Baserriko soinuak bolumenean. Ziur belarriak zorroztuz gero, nork sortzen dituen asmatuko duzuela. Azkenik, Arrain zuri txikia eta itsasoko abestia bildumak arrain zuri txikiaren eta bere uretako lagunen itsas melodietan murgilarazten gaitu. Animatzen al zarete beraiekin abestera?
 
Pinguino Maisuak orkestra oso berezia zuzentzen du Pixontziaren kontzertua bilduman. Botoiak sakatuz gero, musikariek beren tresna eskatologikoak erabiltzean sortzen dituzten soinu dibertigarriak entzungo ditugu: Mikela igelaren borborra, Afa jirafaren nota oso altua, besteak beste. Umeak pixoihala uztera eta pixontzian beren musika sortzera animatzen ditu liburuak.
 
 
Jarraian aipatuko ditugun Aurkitu bildumako liburuak txikienek manipulatzeko daude berariaz diseinatuta. Ia orrialde guztietan azal hegalak eta fitxak dituzten kartoizko orriak; sorpresaren eta jolasaren bidez ikasteko eta ondo pasatzeko bikainak dira.
 
1, 2, 3, Zenbat pikor? bildumako irakasle eta ikasleei pikortatxo gorri bitxiak atera zaizkie; oso testura berezia dute. Hartz doktoreak gure laguntza behar du, bakoitzak zenbat dituen zenbatzeko. 1etik 10era, umeek klaseko animalien pikortatxoak zenbatu eta ukitu ditzakete.
 
Itsasoa bete arrain bildumaren bidez, itsasoa arrainez josita dagoela ikasiko duzu, eta erabat desberdinak direla. Istorio dinamikoa eta koloretsua; aniztasunaren aberastasuna erakusten du.
 
 
Txoritxoa goizero lagun guztiak esnatzeko arduraduna da Gora mundu guztia! bilduman. Lan neketsua da; izan ere, asko dira, eta batzuei, besteak beste krokodiloari, asko kostatzen zaie altxatzea. Azkenean, amaitzen duenean, hain dago nekatuta, lo egin nahi du, baina besteek ez dute uzten!
 
Otso Txiki gose da bilduman, Otso Txiki zorigaiztokoa hain da gose, ezen umeak jaten baititu, harik eta sabela bete arte. Lehenengo bat, gero beste bat, gero beste batzuk… Hurrengo egunean, gogo txarrarekin dago, umeak etengabe ari direlako hankei eragiten Otso Txikiren sabel barruan; beraz, irteten utzi ditu, beste aukerarik ez du eta. Sekula ahaztuko ez duen ikasbidea izan du.
 
Urtaroen erritmoan dantzan! bildumak urtaro bakoitzaren berezitasunak dakarzkigu gogora, eta zer arropa edo osagarri eramatea komeni zaigun edo une bakoitzean zer jarduera egin dezakegun adierazten digu. Baina, urtaroa edozein dela ere, beti gozatu ahalko dugu gure lagunekin batera.
 
Ibaizabalek arreta handia jartzen du txikienentzako liburuak sortzen, beraiengan irakurzaletasuna bultzatzeko. Gomendatzen diren tituluek umeen zentzumenak suspertzen dituzte, eta irakurketa esperientzia paregabea ematen diete. Errima barregarriak, pertsonaia kutunak, jolaserako elementuak –besteak beste, azal hegalak edo musika– eta formatu fisikoa –beraien eskutxoekin erabiltzeko modukoak– entretenimendurako iturri paregabea dira, eta behin eta berriz nahi izaten dute haietara jo. Deigerrien gertatzen zaizuen istorioa aukeratzera eta zentzumen guztiekin murgilaraztera animatzen zaituztegu.