- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA

KUMI: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza DBHko Erlijioarentzat
Noiz argitaratua 2020/02/12
KUMI, Bigarren Hezkuntza osorako proiektuetan oinarritutako Erlijioaren ikaskuntza:
● 12 proiektu bigarren hezkuntzako lau ikasmailetarako. Irakasleak hiru proiektu arte aukera ditzake ikasmaila bakoitzean edo haietako bat modu independientean gara dezake.
● Gida didaktikoa digitalean. Irakasleak proiektuka lan egiteko behar duen guztia eta azken produktura iristeko azalpena eta iradokizunak biltzen ditu.
● Proiektu bakoitzak 32 orrialdeko aldizkari formatua duen koadernoa dauka. Azken produktua sortzeko bete beharreko urratsak daude bertan zehaztuta.
● Proiektu bakoitzaren inguruko bloga egiteko baliabide digitalak.
● Erlijio sena pizteko ibilbidea. Ebanjelioaren iragarpeneko gakoetan oinarrituta, garapen espiritualaren zutabeekin lotuta, erlijio sena pizteko ibilbidearen gakoak definitzen dira, eta gero proiektuetako urratsetan garatzen dira.
● Ikaskuntza adierazgarri egitea. Proiektu bakoitza amaitzean, ikasleak produktu bat egingo du, hiruhilekoan landutakoa agertzeko, eta ikasgelan edo ikastetxean gera daiteke.
Proiektuaren gako pedagogikoak:
● Lankidetzako ikaskuntza bultzatzea.
● Pentsamendu kritikoa estimulatzeko estrategiak lantzea.
● Sormena bultzatzea.
● Arrazoiketa etikoan oinarrituta, erabakiak modu kontzientean hartzea.
● Ikaskuntza ospatzea.
● Barnekotasuna lantzea.
● Konpetentzia guztiak garatzea.
● Bibliaren bizitza mailako irakurketa egitea.
● Ikasleen eguneroko esperientziekiko konexioa egitea.
● Konpetentzia espirituala garatzea eta kontemplazioaren hastapena bultzatzea.
● Eskolako Erlijio Hezkuntzaren curriculum ofizialarekin eta ikastetxeko hezkuntza proiektuarekin lotuta dago.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.