X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

  • HASIERA
  • Albisteak
  • KUMI: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza LMHko Erlijioarentzat

KUMI: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza LMHko Erlijioarentzat

Noiz argitaratua 2019/04/23

KUMI: Lehen Hezkuntzarako Ibaizabalen proiektuak Erlijioa lantzen du PROIEKTUKA.
 
KUMI, Lehen Hezkuntza osorako proiektuetan oinarritutako Erlijioaren ikaskuntza:
● 18 proiektu lehen hezkuntzako sei ikasmailetarako. Irakasleak hiru proiektu arte aukera ditzake ikasmaila bakoitzean edo haietako bat modu independientean gara dezake.
● Gida didaktikoa digitalean. Irakasleak proiektuka lan egiteko behar duen guztia eta azken produktura iristeko azalpena eta iradokizunak biltzen ditu.
● Aukeren kutxa. Proiektu bakoitzak bere kutxa du; bertan topatuko duzu ikasleek proiekturako beharko duten inprimatutako eta manipulaziorako material guztia.
● Erlijio sena pizteko ibilbidea. Ebanjelioaren iragarpeneko gakoetan oinarrituta, garapen espiritualaren zutabeekin lotuta, erlijio sena pizteko ibilbidearen gakoak definitzen dira, eta gero proiektuetako urratsetan garatzen dira.
● Ikaskuntza adierazgarri egitea. Proiektu bakoitza amaitzean, ikasleak produktu bat egingo du, hiruhilekoan landutakoa agertzeko, eta ikasgelan edo ikastetxean gera daiteke.
 
Proiektuaren gako pedagogikoak:
● Lankidetzako ikaskuntza eta ikasgelaren kudeaketa.
● Pentsamendurako tresnak.
● Taldeko karpeta.
● Familiekiko lotura.
● Ikaskuntzaren ospakizuna.
● Barnekotasuna lantzea.
● Gako konpetentzien garapena.
● Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuarekin lotzea.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.