X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

  • HASIERA
  • Albisteak
  • KUMI: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza HHko Erlijioarentzat

KUMI: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza HHko Erlijioarentzat

Noiz argitaratua 2019/03/20

KUMI, Haur Hezkuntza osorako proiektuetan oinarritutako Erlijioaren ikaskuntza:
9 proiektu Haur Hezkuntzako etaparako. Irakasleak hiru proiektu arte aukera ditzake ikasmaila bakoitzean edo haietako bat modu independientean gara dezake.
Gida didaktikoa digitalean. Irakasleak proiektuka lan egiteko behar duen guztia eta edukiak lantzeko azalpenak eta iradokizunak biltzen ditu.
Ikasgelarako materiala. Proiektu bakoitzak bere poltsa du; bertan topatuko duzu ikasleek proiekturako beharko duten material guztia.
Erlijio sena pizteko ibilbidea. Egingo duten bideari esker, haurrei beren buruaren kontzientzia piztuko zaie. Esnatze erlijiosoan lagun egiteko, bizi esperientzia sakonetatik abiatuko gara; hain zuzen, umeari bere burua ezagutzeko eta Jainkoaren Hitzaren argiranzko bizitza ulertzeko aukera emango dioten esperientzietatik.
Ikaskuntza adierazgarri egitea. Parte hartzean oinarritutako metodologia aktiboa proposatzen dugu, umeek, pixkanaka, haien ikaskuntza eraiki dezaten.
Askotariko adimenak garatuko ditugu eta ardatzetako bat adimen espirituala lantzea izango da.
 
Proiektu bakoitzean egingo duten ibilbidearen urratsak:
● Umeen kontuak.
● Denboraren makina.
● Konektatu.
● Niri ere gertatzen zait.
● Jesus ezagutu zuten.
● Guk ere ezagutzen dugu.
● Aitzindariak.
● Altxor ehiztariak.
● Gure fedea adierazten dugu.
● Asko ikasi dugu!
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.