X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Jakintzaren Zaindariak: Lehen Hezkuntzarako proiektu berria

Noiz argitaratua 2019/04/05

Jakintzaren Zaindariak: Lehen Hezkuntzarako lehen proiektu gamifikatua.
 
Proposamen honi esker, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esperientzia motibatzailea eta zirraragarria izango da, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat.
 
Hauek dira Jakintzaren Zaindariak proiektuaren gakoak: 
  • Ikasleen motibazioa. Ikasleek ikasteko prozesuan eginkizun aktiboa izatea nahi dugu. Gamifikazioa da hori gauzatzeko tresna nagusia. Hezkuntza proiektu batean gamifikazioa txertatuta, ikaslea ikasteko prozesuaren ardatz bihurtzen dugu eta hainbat erronka gainditzera bultzatzen dugu, narratiba dibertigarri eta erakargarri baten testuinguruan.Maila bakoitzak curriculumeko edukiekin lotutako misio bat proposatzen du.
  • Metodologia aktiboak. Jakintzaren Zaindariak proiektuan, askotariko proposamen metodologikoak eta didaktikoak daude: proiektuka lan egitea, lankidetzan oinarritutako ikaskuntza, pentsatzeko errutinak eta trebeziak, askotariko adimenak...
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza. Proiektuaren ardatza oinarrizko konpetentziak eskuratzean datza eta hiru alderditatik jorratuko ditugu: Jakin (oinarrizko edukiak eta kontzeptuak), Egin (tresnak, prozedurak, prozesuak eta eduki teorikoen aplikazioak) eta Izan (norberaren eta ikaskideen balioak eta trebeziak ezagutzea eta horietatik ikastea).
  • Aniztasunari eta ikasleen ikasteko estiloei zor zaien arreta. Irakasleak irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ikasgelako aniztasunera moldatzeko aukera izan dezan, proiektu honek material eta baliabide didaktiko askotarikoak eta ugariak ditu: ikaslearen liburua, proposamen didaktikoa, horma irudiak eta formatu digitaleko materialak.
  • Abentura digitala. Aro digitalean bizi gara, eta aro horretan Internet eta teknologia berriak iraultza eragiten ari dira jakiteko, egiteko eta izateko moduetan. Horregatik, proiektuak aldaketa prozesu horri laguntzen dio, IKTen erabilera eta ikaskuntza, eta haiekiko espiritu kritikoa sustatuz. Liburu digitala da horren froga, bai ikaslearen bertsioan (jarduera interaktiboak, multimedia baliabideak... ditu), bai irakaslearen bertsioan (ebaluazio sortzailea, errubrika bidezko ebaluazioa... dakar).
 
MATERIALAK:
 
Ikaslearen materiala
  • 3 liburuki (hiruhilekoak) Lengua Castellana y Literatura eta Matematika ikasgaietarako.
  • Liburu bakar bat Naturaren Zientziak, Gizarte Zientziak eta Euskara eta Literatura ikasgaietarako.
  • Bertsio digitala.
  • 3 koaderno ikasturteko, Lengua Castellana y Literatura ikasgairako.
 
Irakaslearen materiala
  • Proposamen didaktikoa: iradokizun metodologikoak, erantzunak, jarduera osagarriak...
  • Bertsio digitalerako lizentzia.
  • Web baliabideak: programazioak, finkatzeko eta sakontzeko jarduerak, ebaluazioak...
 
Ikasgelarako horma irudiak
  • Arlo bakoitzeko espezifikoak.
  • Pentsatzeko errutinak eta trebeziak lantzeko antolatzaile bisualak.
 
Baliabide digitalak
Ikaslearen eta irakaslearen liburu digitalak.
Jarduera interaktiboak.
Multimedia baliabideak: audioak, animazioak...
Ebaluazio jarduerak.
Errubriken araberako ebaluazioa.
 
Proiektuari buruzko informazio gehiago: