Iceberg: Ibaizabalen esperientzia digitala

Noiz argitaratua 2022/05/18

Grupo Edelvives taldeak zerbitzu pertsonalizatuaren aldeko apustua egiten du haren proposamen digitalean, eta sektore teknologikoko puntako enpresak batu ditu hartara.
 
Hezkuntza mundua bilakatzen ari da, etengabe, eta teknologia funtsezko tresna gisa kokatu da irakaskuntza-ikaskuntza binomioan. Hori hala, irudi berria sortu du: irakasle digitala, eta Ibaizabalek, Grupo Edelvives taldearekin batera, esperientzia integrala jarri du haren esku. Ingurune birtual batean datza; bertan, sinpletasuna funtsezkoa izango da.
Ibaizabalek Grupo Edelvives taldearekin irakasleen esku jarriko du ekosistema digital osorako sarbide bakarra: ingurunea, irakasgaiak, lizentziak, baliabideak, campus birtuala, beste plataforma batzuk… Eta Googlerekin eta Microsoftekin bateragarria da. Hori guztia, Powered by Polp-i esker; hura irakasleen tresnarik gustukoenekin esperientzia integralerako aukera ematen digun teknologia da.
 
Bestalde, Grupo Edelvives taldeak irakasleari dagoen lekuan dagoela lagunduko dio, behar duen esperientziaren eta egituraren bidez, bateragarritasun arazorik gabe.
 
Sinpletasuna da azkar eta eraginkortasunez lan egiteko premisa nagusia. Hori dela eta, irakasleek Edelvives digital Plus plataforma berria izango dute. Irakaslearen egunerokoa errazteko sortu da ikasteko ingurune birtual hori. Hartan, honako hauek ikusiko ditugu: erabat editagarriak diren eduki digitalak, pertsonalizaziorako aukera ugari, curriculumera egokitutako ebaluazioa, baliabide didaktikoak eta kudeaketa tresnak eta ikasgelako lana.
 
Eta, panorama osatzeko, Grupo Edelvives taldeak haren proposamenean soluzio digital onenak integratzeko markarik onenak batu ditu: Genially, Edupuzzle, Additio App eta Matific.
 
  • Additio: kudeaketa akademikoko eta komunikazioko aplikazioa; dagoeneko, ehun mila irakasle baino gehiago ari dira erabiltzen. 
  • Genially: eduki digital elkarreragilea sortzeko plataforma.
  • Matific: Haur eta Lehen Hezkuntzan matematikako gaitasuna lantzeko plataforma digitala, curriculumera egokitua.
  • Edupuzzzle: irakasleei bideo elkarreragileak sortzeko, edukiaren bistaratze kopuruak ezagutzeko eta ulertu duten jakiteko aplikazioa.
 
Batasun horrek prestazio bikainak eskaintzen ditu: baldintzarik onena, Grupo Edelvives taldearen testu digitalak eta integrazioa, Grupo Edelvives taldearen euskarri teknikoa, prestakuntzak, tutorialak eta zerbitzu esklusiboak.
 
Denak funtzionatzeko gakoa sinpletasuna da. Ibaizabalek eta Grupo Edelvives taldeak badakite.

Honekin zerikusia duten dokumentuak