X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

  • HASIERA
  • Albisteak
  • Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek gutxieneko errenta jasotzen duten familiei lagunduko diete

Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek gutxieneko errenta jasotzen duten familiei lagunduko diete

Noiz argitaratua 2020/05/20

Fundación Edelvivesek, Ibaizabalen eta Grupo Edelvivesen ikasliburuen kostuaren % 50eko beka emango die datozen egunetan Gobernuak onartuko duen gutxieneko errenta jasoko duten familiei.
 
 
Hilabete hauetan, Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek, bestelako erakunde zibil eta pribatu askok bezala, gizartearen esku utzi dituzte bere baliabideak modu altruistan, osasun eta gizarte arloko krisi honen ondorioak arintzen laguntzeko.
 
Bizitzea egokitu zaigun garai honek gizarte gisa proban jarri gaitu. Orain ez da nahikoa norbere kasa jardutea; edozein irtenbidek ekintza kolektiboa behar du eta taldea interes partikularren gainetik jarri behar da eta, antolatzeko, sentitzeko eta egoteko modu kontziente berri horretan, erabateko arrakasta da inork ezin duela atzean geratu.
 
Javier Cendoyak, Grupo Edelviveseko zuzendari nagusiak, azaldu duen moduan: «Egun hauen ondoren bizi beharko dugun drama sozialaren aurrean neurria eman beharko dugu. Gure gizartearen zati handi batek, izen-abizenak dituzten pertsonek, zailtasun ekonomiko larriak izango dituzte, eta sentsibilitate bereziarekin erantzuteko betebeharra dugu. Konpromiso hori erantzukizun, borondate eta sintoniaren arteko nahasketa da, sintonia gure artean, atzean babesle dugun Erakunde Maristarekin eta gizarte guztiarekin. Konpromisorik gabe ez litzateke esfortzuaren etikarik izango, eta horrexek bihurtu du Grupo Edelvives enpresa iraunkor».
 
Ikuspegi horretatik, eta helburu gisa hartuta inor atzean ez uztea eta krisi hau sortzen ari den desorekatuenen balantza orekatzea, Fundación Edelvivesek laguntza programa handinahia atera du. Lau puntutan labur daiteke:
 
  • Fundación Edelvivesek bere gain hartuko du Grupo Edelvivesi (Edelvives, Baula, Ibaizabal eta Tambre) lotutako ikasliburuen balioaren % 50. Gobernua datozen egunotan martxan jartzekotan den bizitzeko gutxieneko errenta programa jasoko duten familiei emango zaie beka.
  • Laguntzak curriculumeneko ikasgaietako liburuak biltzen ditu, dagokien lizentzia digitalarekin, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko Hezkuntza etapetarako.
  • Ekimena Gobernuak BOEn argitalpen ofiziala egin eta hurrengo egunean sartuko da indarrean eta 2020ko irailaren 15era arte iraungo du.
  • Beka erraz lortu ahal izango da. Edelvivesen webgunean argitalpen ofizialaren hurrengo egunean zehaztuko den protokolo baten bidez egingo da. Laguntza hori eman izana eta ikaslearen eskolatzea egiaztatu besterik ez da egin beharko.
 

«Gure ikasleentzat hezkuntza integrala nahi badugu,

bidezkoagoa eta solidarioagoa den mundua erakutsi behar diegu,

oraintxetik hasita, harekin konprometi daitezen».


 
Fundación Edelviveseko zuzendariak berak, Juan Pedro Castellanok, dioen moduan, Fundación Edelvivesek ekimen hau jarri du «hezkuntza, familia, konpromisoa eta haurren babesa delako gure argitalpen taldearen materialek, proposamenek eta ekintzek eutsi beharreko ardatzak.Gure ikasleentzat hezkuntza integrala nahi badugu, bidezkoagoa eta solidarioagoa den mundua erakutsi behar diegu, oraintxetik hasita, harekin konprometi daitezen.Guretzat funtsezkoa da beharrezko bitartekoak eskaintzea, denek prestakuntza baldintza berdinetan jaso dezaten, bereziki zailen duten haiengan oinarrituta».
 
Osasun krisia hasi zenetik, Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek hezkuntza erakundeak, irakasleak eta ikasleak nahiz familiak egoera hain zailera egokitzeko egiten ari diren esfortzua aitortu nahi izan dute. Hori dela eta, eskura dutena errazteko lan egin dute. Orain arte doan egindako ekintza ugarien artean, ikastetxeen eta familien esku jarri dituzte etapa guztietako hezkuntza edukiak dituzten plataforma digital gehienak, webinar ugari egin dituzte, prestakuntzako eta laguntzako konferentziak, bai irakasleentzat, bai familientzat, eta edukietako asko utzi dituzte telebistaz emateko, etxeko hezkuntza laguntze aldera. Etxeetan eskolei jarraipena ematea posible egiten duten irakasleen lanaren aitorpen gorena izango da hemendik egun batzuetara aterako den «Ezinbesteko irakasleak» kanpaina. Izan ere, batzuetan ikusezina dirudi lan horrek, baina txalotu beharra dago hori ere.
 
Konpromiso horren beraren barruan, Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek lanpostu guztiak mantendu dituzte, ABEErik egin gabe. Bi helburu izan ditu: alde batetik, enpleguek erosahalmenik ez galtzea une hain zailetan, eta bestetik, ikasturte hasierarako zerbitzu bikaina bermatzea. Inprenta ere konfinamenduko egun guztietan lanean izan dute, ez ikasliburu guztiak garaiz egotea bermatzeko bakarrik, baita osasun sistemari laguntzeko ere egunero musukoak ekoizten.
 
Ibaizabalek eta Grupo Edelvivesek hezkuntzarekin duten konpromisoa erakusten jarraituko dute, ikaskuntza prozesuak eta komunitaterako zerbitzua konbinatzen dituzten proiektu berritzaileak amestuz, eraldaketa soziala sustatuz, duela 130 urte baino gehiagotik egiten duten bezala.