X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal da Lehen Hezkuntzako gamifikazioaren liderra

Noiz argitaratua 2019/05/21

Ibaizabalen Lehen Hezkuntzarako proiektu berria, Jakintzaren Zaindariak, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esperientzia zirraragarri bihurtzeko erabaki tinkoarekin iritsi da ikasgeletara. Izan ere, gamifikazioak ikasgelan «motibazio geruza bat» gehitzen du, eta horrek ikaskuntzarako giro egokia izatea bermatzen du. Gainera, irakasleak gamifikazioa ikasgelan bere erritmoan sar dezake: berrikuntza eta gamifikazioa neurrira.
 
 
Gamifikazioaren lorpenetako bat da ikaslea dela bere ikaskuntzaren protagonista. Proiektu berri honetan, ikasleek misio bat jasoko dute: Lete Gaiztoarengandik babestu beharko dituzte gizakion ezagutza guztiak, liburutegi oso berezi batean gordeta daudenak. Jakintza horren zaindariek rol bat hartu beharko dute (iratxoak, aztiak, esploratzaileak, kolonizatzaileak…) maila bakoitzaren misioa gainditzeko. Gainera, banakako erronkak eta lankidetzan egin beharreko erronkak izango dituzte, eta horien truke sari eta pribilegioak jasoko dituzte.
 
 
Proiektuaren proposamen digitalari esker, irakasleak dinamika horiek guztiak bi ingurunetatik kudea ditzake:
  • Jakintza: liburu digitalaren inguruan antolatutako proposamena, ikaslearentzako eta irakaslearentzako bertsioarekin. Eskaintzen dituen baliabideen artean daude multimedia modulua, jarduera interaktiboak, mapa mentalak edo koadernoa. Liburua pertsonalizatzeko aukera handia eskaintzen du eta G Suite tresnekin ere integra daiteke.
  • Abentura: bideojokoen estiloko proposamen berritzailea da, ikasleek egin beharko duten «ezagutzaren abentura» planteatzen du. «Heroiaren edozein bidaiatan» bezala, protagonista den ikasleak abatarra pertsonalizatu ahal izango du, talde bati lotu (ikasgela) eta misioa abiarazi, hura egiteko aurretik energiaz betetakoan. Horretarako, unitate bakoitzeko edukiak errepasatu beharko ditu zenbait modutan eta gero ezagutzen guduan erabili. Gudua galdera eta erantzun multzo batean oinarrituta egongo da eta moldaerazko ikaskuntza bermatuko du.
 
Ikaskuntzako esperientzia desberdina da, ikasteko, edukiak finkatzeko eta konpetentziak garatzeko aukera eskaintzen duena. Jakintzaren Zaindariak proiektuak eskaintzen duen esperientzia da, esperientzia liderra, Ibaizabal esperientzia.