X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal 2021eko Durangoko Azokan

Noiz argitaratua 2021/12/02

Ibaizabalek 56. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan parte hartuko du aurrez-aurre eta online.
 
Aurten ere, urtero legez ohitura dugun moduan, abenduaren 4tik 8ra ospatuko den Durangoko Azokan hartuko dugu parte.
 
Azokaren 56. edizio honetan 2021. urtean zehar argitaratu ditugun nobedade guztiak aurkeztuko ditugu: txikitxoenentzako ipuinak, gaztetxoentzako abentura liburuak, nerabeentzako eleberriak, bilduma bereziak eta zenbait album berri.
 
Betiko legez, adin tarte guztientzako liburuak ditugu aurkezteko eta erakusteko, bai jakin-minez betetako esploratzaile txikienentzat, bai gazte zorrotzenentzat eta baita heldu jakin-minentzat ere.
 
Gainera, aurten, bi aukera izango dituzu Azoka honetan:
- Aurrez-aurre aurkituko gaituzu abenduaren 4tik 8a, Artekaleko 13-18 standean.
 
- Online ere topatuko dituzu gure nobedadeak abenduaren 3tik 7a, Azokarako espresuki prestatu ditugun web orrialde hauetatik: >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Informazio gehiago:
 
- Azokako nobedadeei buruzko prentsa oharra irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
- Azokarako aukeratu ditugun gure proposamenen fitxak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Hurbil zaitez… Ibaizabalek harrituko zaitu!